Herriko kaleetan txakurrak lotuta eta kontrolatuak eramatea agintzen duen ordenantza dago herri gehienetan, jabearen ardura da horrela eramatea, beraz denuntzia ipintzeko eskubide guztia dago.
Eibarren badirudi "HERRIAREN GARBITASUNA ARAUTZEKO ETA BIDERATZEKO ORDENANTZA"ren 24. artikuluak agintzen duela asuntua, (http://www.eibar.es/eibar/contenidos.downloadatt.action?id=9807222) . Hala ere, zalantza sortzen zait "ANIMALIAK EDUKI ETA BABESTEKO UDAL ORDENANTZA ARAUTZAILEA"ren 22. atalak "zakurrak lepoko eta uhaletik helduta eramango dira eta zirkunstantzialki beren jabeen alboan" diolako. "zirkunstantzialki bere jabeen alboan" horrek lotu gabe baina ugasabaren ondoan eramatea onartzen duela dirudi. (http://www.eibar.es/eibar/contenidos.downloadatt.action?id=9806695) Dena den, hasieran aipatutako ordenantzaren 39.-1 artikuluaren arabera, paretetan edo arboletan pegatinak edo kartelak ipintzea edo kalean txiza egitea bezala, txakurra kontrolik gabe eramatearen arau-hauste hori oso larritzat jotzen da. 450 eurorainoko isuna jaso dezake jabeak. Ordenantza berdinaren arabera, gozoki edo txiklearen papera edo pipen azalak lurrera botatzea debekatuta dago (Coca-Cola latak eta Don Simon kaxak bezala) eta arau-hauste larritzat jotzen da. 120 eurorainoko isuna jaso dezake horrela egiten duenak, baina umea edo gazteegia bada "haren gurasoak edo haren zaintzaren ardura duten pertsonak izango dira erantzule". Kontuz beraz umeek eta gazteek lurrera botatzen dituzten gauzekin :-) Bestalde, Eibarko Espazio publikoen erabilerari buruzko Udal Ordenantzaren arabera (http://www.eibar.es/eibar/contenidos.downloadatt.action?id=1566188), zazpi urteko umeek ezin dute bizikletan ibili parke, kale edo plazetan. Parkeetan ezin da futbolean jolastu. Ezin dira bizikletak arboletara lotu, eta abar luzea. Orokorrean, Eibarko parke eta plazetan "lasaitasuna eta sosegua babesteko" ezin dira jolasak egin "jendearen lasaitasuna nolabait galarazi edo eragozten denean". Zenbait herrien ordenantzen arabera, kalean antxintxiketan egitea debekatuta dago ... Arau-hauste guzti hauek salagarriak dira. Askotan gertatzen dira, baina ez dakit normalena den salatzea. Txakurren kontura bueltatuz, sarritan alderantzizkoa gertatzen zait niri. Txakurra lotuta dudala herriko terraza baten eseri, batez ere dosdemayo edo untzagan, eta akabo; handik gutxira txakurra umez inguratuta dago, bata belarritik tiraka, bestea buztanetik, pare bat "gusanituak" edo gominolak jaurtitzen txakurrari, eta lotsatienak "zeozer itxen dau txakurrak?" galdezka . Nik baietz, kontuz ibiltzeko "presako txakurra" dala eta (txakurkumea zala Aixolan aurkitu nuen galduta) Baina beno, ausartenari soka eman eta "ala! hartu eta eman buelta bat txakurrarekin" esaten diet, han doaz denak atzetik :-) Nere txakurra desesperatuta joaten da, baina egia esan okerrago zegoen Aubixa baserri-barnetegiko pastor alemana: demasa zen, beldurra emateko modukoa, baina belarri zatia falta zitzaion, bertara joaten diren ume batek haginkada batekin kenduta! :-) Roselló aldian nabil oporretan eta terraza baten eseri orduko, zer nahi duzun galdetu aurretik, ur potea ekartzen dute txakurrentzat eta umeek bakean uzten dituzte txakurrak, ez dira beraiekin sartzen. Ohitura kontua. Jakina, nire ikuspegia ezberdina da, txakurra daukat eta ez umerik. Hasieran esan bezala eta aipatu ditudan beste arau-hauste denak bezala, salatzeko eskubidea guztia duzu. Baina Imanol, denuntzietan sartu barik, ez duzu hobe hurrengoan txakurra lotuta eraman dezala jabeari eskatzea? Ohiturak alda daitezke, txakurrak solte eraman, kalean txiza egin, paperak eta pipak lurrera bota, .... Eneko 2007/8/21, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]>: > > > Kokotaraino nago, kokotaraino. Ez dakit zenbatgarren aldian dan, > laugarrena, bosgarrena, seigarrena... beti kontu berbera, beti argumentu > berberak. > > Urte askotan egon nintzan txakurrekin problemarik izan barik, baina > umiak izan eta kontuak aldatu ziran. > > Bazoiaz kaletik, parketik... umiekin. Bapatean txakur bat agertzen da > (gaur pastor aleman gazte bat) eta antxintxiketa bizian umiengana zuzentzen > da. Umiak, beraiek baina handixagua dan animal bat eurengana korrika doala > ikusita, bildurtu egiten dira eta ihesean eta negarka hasten dira. > > Jabiari erritan egitten detsat bere txakurra obatu eta eruan daixan, eta > jabiak, beti-beti berdin, esaten desta: "baina ez dau ezer egitten", > "bakarrik jolastu gura dau", "erakutsi behar zentsen zure seme-alabei ez > detsela txakurrei bildurrik izan behar". > > Eta nik neuk be, beti berdin, zera diñotset: "kontua ez da ainka egitten > daben edo ez, kontua da ez dakatela zertan inor bildurtzen joan behar, eta, > legez, txakurrak obatuta eruan behar dozuez". > > Baina ez jake buruan sartzen txakurrak lotuta eruan behar direla hurian. > Errua, eurentzako, ez da beria, errua aitta-amena da umiak bildurtzen > diralako. > > Gaur beste behin gertatu jata. Gainera gertu udaltzainaren kotxe bat > zeguan eta hareekin berbetan kontua garbi geratu da: Gasteizko udal > ordenantzen arabera txakurrak lotuta eruan behar dira (eta nire ustez hori > huri guztietan da). Hala ta guztiz jabia zeharo konforme ez. Poliziak > trankildu gaittue eta azkenian ez dot denuntziarik jarri. Gero damutu egin > naiz, mokordo ganorabako hari denuntziatu egin behar netsan. Hurrengoan > egingo dot. > > Imanol Trebiño. > _________________ _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
