>
>     Ados egon geikez?

Bai jakina, denak batera ezin, ados.

Nik gehien bat denuntzia jartzeari buruz ari nintzen.
Ordenantza-hauste asko ikusten ditut (eta batzuk egiten ditut) ia
egunero eta denak salatzen hastea ... Baina ondo pentsatuta, igual
den-denak denuntziatzea da onena eta bakea, ez dakit.

Nik uste ohituren arabera iruditzen zaizkigula batzuk besteak baino
larriagoak edo salagarriagoak direla eta ez legeek edo ordenantzek
diotenaren arabera. Ohitura dago txikleak, pipak edo karamelo paperak
lurrera botatzeko, parkeetan futbolean aritzeko edo txakurrak solte
eramateko.

Katu-Kale parean, atzo gauean: tipo bat tabernatik irten (ez zegoen
jende askorik barruan) baina txizagureaz antza denez eta Katu-Kaleko
leiho barrutik inork ez ikusteko kotxe baten atzean sartu zen txiza
egitera, beraz Zuloagatarren ia kale erdian ipini eta
txiza-parrastadia aldaz behera hasi zen botatzen. Txiza egiten zuen
bitartean mugikorrarekin norbaiti deitzen hasi zen baina telefonoa
lurrera erori zitzaion. Kale erdian zegoen eta seguru nago tipoa
konbentzituta zegoela inork ez ziola ikusten.

Zer egin, denuntziatu ala barrezka hasi eta berriro euria noiz egiten
duen itxaron? :-)

Eneko
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to