Ikusita Enekoren txakurrak Internetez nire seme-alabei ezer egingo ez
detsela ez dirudi haserratuko garenik, horretara, gaixa aldatuko dogu eta
Enekoren komentario baten haritik kontu bitxi bat:
Enekok diño:
>Nik gehien bat denuntzia jartzeari buruz ari nintzen. Ordenantza-hauste
>asko ikusten ditut (eta batzuk egiten ditut) ia
egunero eta denak salatzen hastea ... Baina ondo pentsatuta, igual den-denak
denuntziatzea da onena eta bakea, ez dakit.
Gaur turista ibili naiz Zegama eta Seguran, ez nituen ezagutzen ez oso
ondo pasa dogu. Sorte izan dogu Zegaman, jaixak ziran (San Bartolome),
aizkolariak eta Goenatxo izan dogu ikusteko, piszinak... Ondo. Gero
Segurara, Jesus!, entzuna nakan monumentala zala, baina benetan, niretzako
harrigarrixa, herri nahiko txikixa baina etxe historikoak mordo-mordua.
Merezi dau.
Harira, eta Enekoren komentarioarekin loturik. Herri nahitxotan ikusi
leikez halako oharrak elizetan: "Prohibido jugar a la pelota bajo multa de x
pesetas". Zegamako elizian bazeguan bat, nik gogoratzen ditudanen artean
agian zaharrena. Horrelaxe ziñuan: "Prohibido jugar a la pelota en este
cubierto bajo multa de 8 reales y (8 más) de carcel".
Parentesien artean jarri dotena ez zan ziharo segurua, ez zan ondo
ikusten, baina holaxe emon desta. Zer, eskatuko dogu arauak zihatz-zihatz
betetzia?
Trebi.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]