Eneko:
    >Baina Imanol, denuntzietan sartu barik, ez duzu hobe hurrengoan
txakurra lotuta eraman dezala jabeari eskatzea? Ohiturak alda
daitezke, txakurrak solte eraman, kalean txiza egin, paperak eta pipak
lurrera bota, ....


    Mezua idazten nenbilenian hirekin akordatu nintzuan, txakurra bazuala 
banajekien eta.

    Problemia ez dok txakurra solte eruatia, problemia dok: txakurra solte 
eruatia, txakurra hezigabea izatia eta jabia be hezi gabea izatea.

    Beittu, han munizipaliekin genbixanian, txakur jabiak ziñuan: "baina 
txakurra gaztia da eta jolastu besterik ez zeban gura", eta polizia batek 
(niretako ha be txakurduna zana) esan jetsan "bai, baina orain, gaztia 
danian, erakutsi behar detsazu ezin dabela hartu eta korrika jun 
jendiangana", eta neri esan jestan: "jendiak deskonozimiento haundixa daka 
txakurren gainean".

    Eta holaxe dok, txakurra ondo erakutsita bajagok eta kaletik trankil 
bajoiak, inorekin sartu barik, solte egon arren, inor ez dok kejatzen. Nire 
umiak ez dittuk negarka hasten txakur bat inguruan ibiltzeagatik, albotik 
begiratuko jetsek, badaezpada, baina kitto; baina, jakina, ikaratu egitten 
dittuk bateonbat arrapaladan badatorkixek ixa gainean egon arte.

    Txakurra ondo erakutsita bajaok solte jun leikek, nire ustez. Txakurra 
ez bajaok hezita lotuta eruan behar dok. Jabiok jakin behar juek txakurra 
kontrolatuta eruaten, modu batez edo bestez. Eta istripu bat eronork izan 
leikek, baina, gertauezkero, jakin norena dan ardura.

    Ezin dana dok a) txakurra erakutsi barik izatea, eta b) solte eruatia, 
eta c) jabiaren zereginak zeintzuk diren jakin ez, eta d) zeozer gertatzen 
danian errua umiei edo umien gurasoei botatzea.

    Ados egon geikez?
                Trebi.



----- Original Message ----- 
From: "Eneko Astigarraga" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Wednesday, August 22, 2007 9:32 AM
Subject: [eibar] zeozer egiten dau? (Lehen Txakur jabiak)


Herriko kaleetan txakurrak lotuta eta kontrolatuak eramatea agintzen
duen ordenantza dago herri gehienetan, jabearen ardura da horrela
eramatea, beraz denuntzia ipintzeko eskubide guztia dago.

Eibarren badirudi "HERRIAREN GARBITASUNA ARAUTZEKO ETA BIDERATZEKO
ORDENANTZA"ren 24. artikuluak agintzen duela asuntua,
(http://www.eibar.es/eibar/contenidos.downloadatt.action?id=9807222) .

Hala ere, zalantza sortzen zait "ANIMALIAK EDUKI ETA BABESTEKO UDAL
ORDENANTZA ARAUTZAILEA"ren 22. atalak "zakurrak lepoko eta uhaletik
helduta eramango dira eta zirkunstantzialki beren jabeen alboan"
diolako. "zirkunstantzialki bere jabeen alboan" horrek lotu gabe baina
ugasabaren ondoan eramatea onartzen duela dirudi.
(http://www.eibar.es/eibar/contenidos.downloadatt.action?id=9806695)

Dena den, hasieran aipatutako ordenantzaren 39.-1 artikuluaren
arabera, paretetan edo arboletan pegatinak edo kartelak ipintzea edo
kalean txiza egitea bezala, txakurra kontrolik gabe eramatearen
arau-hauste hori oso larritzat jotzen da. 450 eurorainoko isuna jaso
dezake jabeak.

Ordenantza berdinaren arabera, gozoki edo txiklearen papera edo pipen
azalak lurrera botatzea debekatuta dago (Coca-Cola latak eta Don Simon
kaxak bezala) eta arau-hauste larritzat jotzen da. 120 eurorainoko
isuna jaso dezake horrela egiten duenak, baina umea edo gazteegia bada
"haren gurasoak edo haren zaintzaren ardura duten pertsonak izango
dira erantzule".

Kontuz beraz umeek eta gazteek lurrera botatzen dituzten gauzekin :-)

Bestalde, Eibarko Espazio publikoen erabilerari buruzko Udal
Ordenantzaren arabera
(http://www.eibar.es/eibar/contenidos.downloadatt.action?id=1566188),
zazpi urteko umeek ezin dute bizikletan ibili parke, kale edo
plazetan. Parkeetan ezin da futbolean jolastu.  Ezin dira bizikletak
arboletara lotu, eta abar luzea.

Orokorrean, Eibarko parke eta plazetan "lasaitasuna eta sosegua
babesteko" ezin dira jolasak egin "jendearen lasaitasuna nolabait
galarazi edo eragozten denean".  Zenbait herrien ordenantzen arabera,
kalean antxintxiketan egitea debekatuta dago ...

Arau-hauste guzti hauek salagarriak dira. Askotan gertatzen dira,
baina ez dakit normalena den salatzea.

Txakurren kontura bueltatuz, sarritan alderantzizkoa gertatzen zait
niri.  Txakurra lotuta dudala herriko terraza baten eseri, batez ere
dosdemayo edo untzagan, eta akabo;  handik gutxira txakurra umez
inguratuta dago, bata belarritik tiraka, bestea buztanetik, pare bat
"gusanituak" edo gominolak jaurtitzen txakurrari, eta lotsatienak
"zeozer itxen dau txakurrak?" galdezka . Nik baietz, kontuz ibiltzeko
"presako txakurra" dala eta (txakurkumea zala Aixolan aurkitu nuen
galduta) Baina beno, ausartenari soka eman eta "ala! hartu eta eman
buelta bat txakurrarekin" esaten diet, han doaz denak atzetik :-)

Nere txakurra desesperatuta joaten da, baina egia esan okerrago zegoen
Aubixa baserri-barnetegiko pastor alemana: demasa zen, beldurra
emateko modukoa, baina belarri zatia falta zitzaion, bertara joaten
diren ume batek haginkada batekin kenduta! :-)

Roselló aldian nabil oporretan eta terraza baten eseri orduko, zer
nahi duzun galdetu aurretik, ur potea ekartzen dute txakurrentzat eta
umeek bakean uzten dituzte txakurrak, ez dira beraiekin sartzen.
Ohitura kontua.

Jakina, nire ikuspegia ezberdina da, txakurra daukat eta ez umerik.

Hasieran esan bezala eta aipatu ditudan beste arau-hauste denak
bezala, salatzeko eskubidea guztia duzu.

Baina Imanol, denuntzietan sartu barik, ez duzu hobe hurrengoan
txakurra lotuta eraman dezala jabeari eskatzea? Ohiturak alda
daitezke, txakurrak solte eraman, kalean txiza egin, paperak eta pipak
lurrera bota, ....

Eneko


2007/8/21, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]>:
>
>
>     Kokotaraino nago, kokotaraino. Ez dakit zenbatgarren aldian dan,
> laugarrena, bosgarrena, seigarrena... beti kontu berbera, beti argumentu
> berberak.
>
>     Urte askotan egon nintzan txakurrekin problemarik izan barik, baina
> umiak izan eta kontuak aldatu ziran.
>
>     Bazoiaz kaletik, parketik... umiekin. Bapatean txakur bat agertzen da
> (gaur pastor aleman gazte bat) eta antxintxiketa bizian umiengana 
> zuzentzen
> da. Umiak, beraiek baina handixagua dan animal bat eurengana korrika doala
> ikusita, bildurtu egiten dira eta ihesean eta negarka hasten dira.
>
>     Jabiari erritan egitten detsat bere txakurra obatu eta eruan daixan, 
> eta
> jabiak, beti-beti berdin, esaten desta: "baina ez dau ezer egitten",
> "bakarrik jolastu gura dau", "erakutsi behar zentsen zure seme-alabei ez
> detsela txakurrei bildurrik izan behar".
>
>     Eta nik neuk be, beti berdin, zera diñotset: "kontua ez da ainka 
> egitten
> daben edo ez, kontua da ez dakatela zertan inor bildurtzen joan behar, 
> eta,
> legez, txakurrak obatuta eruan behar dozuez".
>
>     Baina ez jake buruan sartzen txakurrak lotuta eruan behar direla 
> hurian.
> Errua, eurentzako, ez da beria, errua aitta-amena da umiak bildurtzen
> diralako.
>
>     Gaur beste behin gertatu jata. Gainera gertu udaltzainaren kotxe bat
> zeguan eta hareekin berbetan kontua garbi geratu da: Gasteizko udal
> ordenantzen arabera txakurrak lotuta eruan behar dira (eta nire ustez hori
> huri guztietan da). Hala ta guztiz jabia zeharo konforme ez. Poliziak
> trankildu gaittue eta azkenian ez dot denuntziarik jarri. Gero damutu egin
> naiz, mokordo ganorabako hari denuntziatu egin behar netsan. Hurrengoan
> egingo dot.
>
>     Imanol Trebiño.
> _________________
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to