Aurreko zapatuan Zestuan egon nitzuan eztegu batian. Zumaixako surfalari beterano bati (31 urte, 8az hasittakua) galdetu najetsan aspalditxo baten bati galdetu nahi netsana: ia Zumaixatik Getarixa bittartian daguan "Playa Gris" hori (olatu demasak dittuana) beti Playa Gris izan ete dan. Erantzuna. Ez. Inguru horri beti deittu izan ei jetsek "Plakaixa" (plaka haitza?). Itsaso barrenian ez ei daok harerik, haitz-plaka laua baiño, eta horregaittik hartzen ei jittuk olatuak hartzen dittuan indarra, alturia eta iraupena. Eta, orduan, zeiñek asmatu jok ba "Playa Gris" hori? Komunikabidiok? Ez. Zarauzko surfalari kanpolarrosok, euskerazko izena ulergaitzegixa edo esotikoegixa gertauko jakuelakuan kanpotarreri. Zumaixar honen eritxiz, "Hego Afrikara edo Australiara joaten geranian bertako izenak ikasi behar izaten dizkiagu. Gu, ordia, izen berriak asmatzen bate premiarik gabe". Amatiño
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
