Plakaixa?

Sustatutik hau:

Playa Grisen ez dago olaturik...
Baleike ¦ Baleike Kultur Elkartea ¦ 2006-02-15 ¦ 12:11 ¦ Hizkuntza

Azkenaldian fama hartzen ari da Zumaia eta Getaria artean batzuek  
“Playa Gris” deitzen dioten tokiko olatua. Atzo izandako istripuaren  
ondoren, gainera, medio askotan atera da “Playa Gris” edo “Hondartza  
griseko” olatuaren berri. Horren aurrean, baieztapen bat egin nahiko  
genuke: Playa Grisen ez dago olaturik... Playa Grisik ez dagoelako.

Baina toki horrek badu jatorrizko toponimoa, eta horri eutsi nahi  
genioke zumaiarrok: gure "zaharrek" leku horri "planeixa",  
"planeiya", "planeidxa" deitzen diote (“Planeria” idatziko genuke),  
eta ez legoke gaizki izenari eustea.


Hemen: http://www.sustatu.com/1140001883




Iban


El 2007, sep 10 , a las 11:25, Amatiño escribió:

> Aurreko zapatuan Zestuan egon nitzuan eztegu batian.
>
> Zumaixako surfalari beterano bati (31 urte, 8az hasittakua) galdetu  
> najetsan aspalditxo baten bati galdetu nahi netsana: ia Zumaixatik  
> Getarixa bittartian daguan "Playa Gris" hori (olatu demasak  
> dittuana) beti Playa Gris izan ete dan.
>
> Erantzuna. Ez. Inguru horri beti deittu izan ei jetsek  
> "Plakaixa" (plaka haitza?). Itsaso barrenian ez ei daok harerik,  
> haitz-plaka laua baiño, eta horregaittik hartzen ei jittuk olatuak  
> hartzen dittuan indarra, alturia eta iraupena.
>
> Eta, orduan, zeiñek asmatu jok ba "Playa Gris" hori?  
> Komunikabidiok? Ez. Zarauzko surfalari kanpolarrosok, euskerazko  
> izena ulergaitzegixa edo esotikoegixa gertauko jakuelakuan  
> kanpotarreri.
>
> Zumaixar honen eritxiz, "Hego Afrikara edo Australiara joaten  
> geranian bertako izenak ikasi behar izaten dizkiagu. Gu, ordia,  
> izen berriak asmatzen bate premiarik gabe".
>
> Amatiño
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to