"Planeixa"k "plakaixa"k baiño zentzun gehixago jakak.
Zumaixarrak "plakaixa" aittatu zebanian nik hiru eragozpen topau najetsazen.

1. Joskera jatorrak "haitz-plaka" eskatzen jok, eta ez "plaka-(h)aitza".
Baiña, tira, holako beste batzuk be badaozak... Ez zuan aurrenengua izango.

2. Ni amateurra nok eta ez jakixat inguru horretako fonetikiaz askorik,
baina ez juat uste Zumaixa-Getarixa alde horretan "haitza" "haixa" bihurtzia
normalegixa danik. Ala bai?

3. Gaiñera, zumaixar gazteari galdetu najetsan: "Eta bertako olatuari nola
esaten diok? Plakaixeko olatua ala Plakaixako olatua". Eta erantzuna: "Guk
Plakaixakoa esaten diagu". Beraz... Poto¡

Eta, hain zuzen ere, "Planeixa"k hiru baldintzak betetzen jittuk: Joskeria,
-ixa eta -xakoa.

Amatiño


-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Iban Arantzabal
Enviado el: lunes, 10 de septiembre de 2007 11:34
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Plakaixa

Plakaixa?

Sustatutik hau:

Playa Grisen ez dago olaturik...
Baleike ¦ Baleike Kultur Elkartea ¦ 2006-02-15 ¦ 12:11 ¦ Hizkuntza

Azkenaldian fama hartzen ari da Zumaia eta Getaria artean batzuek “Playa
Gris” deitzen dioten tokiko olatua. Atzo izandako istripuaren ondoren,
gainera, medio askotan atera da “Playa Gris” edo “Hondartza griseko”
olatuaren berri. Horren aurrean, baieztapen bat egin nahiko
genuke: Playa Grisen ez dago olaturik... Playa Grisik ez dagoelako.

Baina toki horrek badu jatorrizko toponimoa, eta horri eutsi nahi genioke
zumaiarrok: gure "zaharrek" leku horri "planeixa", "planeiya", "planeidxa"
deitzen diote (“Planeria” idatziko genuke), eta ez legoke gaizki izenari
eustea.


Hemen: http://www.sustatu.com/1140001883




Iban


El 2007, sep 10 , a las 11:25, Amatiño escribió:

> Aurreko zapatuan Zestuan egon nitzuan eztegu batian.
>
> Zumaixako surfalari beterano bati (31 urte, 8az hasittakua) galdetu 
> najetsan aspalditxo baten bati galdetu nahi netsana: ia Zumaixatik 
> Getarixa bittartian daguan "Playa Gris" hori (olatu demasak
> dittuana) beti Playa Gris izan ete dan.
>
> Erantzuna. Ez. Inguru horri beti deittu izan ei jetsek "Plakaixa" 
> (plaka haitza?). Itsaso barrenian ez ei daok harerik, haitz-plaka laua 
> baiño, eta horregaittik hartzen ei jittuk olatuak hartzen dittuan 
> indarra, alturia eta iraupena.
>
> Eta, orduan, zeiñek asmatu jok ba "Playa Gris" hori?  
> Komunikabidiok? Ez. Zarauzko surfalari kanpolarrosok, euskerazko izena 
> ulergaitzegixa edo esotikoegixa gertauko jakuelakuan kanpotarreri.
>
> Zumaixar honen eritxiz, "Hego Afrikara edo Australiara joaten geranian 
> bertako izenak ikasi behar izaten dizkiagu. Gu, ordia, izen berriak 
> asmatzen bate premiarik gabe".
>
> Amatiño
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to