Kaixo: Inguruan somatzen dut jendea hasi dela RSS jarioen potentzialitatea deskubritzen. Aurreko batean nire lagun batek esaten zidan Netvibes laostia zela. Eta nik, bai, Bloglines erabiltzen dut eta behin baino gehiagotan esan dizut zein ona den horrelako erramintaren bat eskuragarri egotea. Laguna, berriz, emozionatuta zegoen.
Gaur beste batek esan dit apiriletik erabiltzen duela Netvibes eta horrek nola aldatu dizkion gauzak. Nik, oraingoz, Bloglines-ekin jarraitzen dut. Ohitura kontuengatik, seguruenik. > Orain dala 3 urte inguru, RSS jarioen kontua hedatzen hasi zanian, > Bloglines ei zan izarra. Bloglines bittartez jarraitzen zittuan jentiak > beran jarixuak. > > Esango neuke, gaur egun, gainbeheran dagola. Azkenaldixan sortutako blog > barrixen harpidetzak ikusitta, ez dirudi jentiak larregi erabiltzen > dabenik. Sareko estatistiketan be horixe ikusten da: Bloglines beherutz, > eta beste batzuk (esate baterako, Feedburner) gora-ta-gora... > > Zuek, oindiok, Bloglines erabiltzen dozue? Beste zeozer? Zergaittik? > > Asier > _________ _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
