Bai? Jendeak RSS irakurtzailea aldatu duela da kontua? Ala, RSS eta 
rollo horiek zer diren probatu eta ikasteko prest zeuden guztiak lehen 
olatuan egin zutela, eta hortik aurrera oso gutxik eman duela urrats 
hori? Lehen olatukoen artean egon daiteke bloglines utzi eta beste 
batzutara joateko joera, lehen olatuko asko gauza berriak probatu-zaleak 
direlako, eta berehala aspertzen direlako programa berarekin. Baina nire 
ustez arazoa da ez dela bigarren olaturik izan.

Nik bloglines-ekin jarraitzen dot. Guruek beste zerbait hobea dela 
esaten dutenean probatuko dut eta akaso aldatuko dut. Baina momentuz ez 
dut horrelakorik antzeman. Ala iruditzen zaizu Asier, guruek ezkutuan 
egin dutela jauzi eta haien zain egoten garenak bakarrik geratu garela 
bloglines-en?

oier.

Asier Sarasuak idatzi du:
> Orain dala 3 urte inguru, RSS jarioen kontua hedatzen hasi zanian, 
> Bloglines ei zan izarra. Bloglines bittartez jarraitzen zittuan jentiak 
> beran jarixuak.
>
> Esango neuke, gaur egun, gainbeheran dagola. Azkenaldixan sortutako blog 
> barrixen harpidetzak ikusitta, ez dirudi jentiak larregi erabiltzen 
> dabenik. Sareko estatistiketan be horixe ikusten da: Bloglines beherutz, 
> eta beste batzuk (esate baterako, Feedburner) gora-ta-gora...
>
> Zuek, oindiok, Bloglines erabiltzen dozue? Beste zeozer? Zergaittik?
>
> Asier
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
> __________ Información de NOD32, revisión 2551 (20070926) __________
>
> Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
> http://www.nod32.com
>
>
>
>   

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to