Gari: >Eta nola lortzen duzu euskal blogosfera jarraitzea? Nola dakizu noiz idatzi >duten artikulu berria Patxitraperok, Katixak, Markosek edo Gaztelumendik?
Blog pertsonalen berri banuen aspalditxotik... baina, zertarako eduki batek bat, blogak jarraitzeko modu egokirik ezean? Bloglines ezagutu nuen arte ez nion zentzurik ikusten blog pertsonalari. Bloglines ezagutu eta erabili ostean, hasi nintzen pentsatzen, orain bai, orain badago blog bati zukua ateratzea, besteen blogak jarraitu daitezke. Eta "neuk ere izan nezakeen akaso" eta horrekin batera, "neure lagunek be bai", eta geroxeago Eibar.org-eko blog komunitatea sortu zen, euskarazko lehena. Luistxo _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
