Tira Mendigreen, ni be izan naiz gauza bakar-bakarrik bloglines hori ipintzeko
eta hortik blogak irakurtzeko. Ergo edozeinek egin dezake.
Eta nire inguruan zer erabiltzen den, ideiarik ere ez. Burua jokatuko nuke
ezagutzen dudan jende guztiaren artean, zerrenda honetatik kanpo, inork ez
dakiela zer den bloglines.
Elena
----- Original Message -----
From: Xabier Mendiguren
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Monday, October 01, 2007 10:57 AM
Subject: Re: [eibar] Bloglines gainbehera?
Ni, RSS, bloglines eta gauza horiek zer diren oso ondo ez dakiten mozolo edo
alfer horietakoa naiz.
X.
El 01/10/2007, a las 10:01, Oier Araolaza escribió:
Bai? Jendeak RSS irakurtzailea aldatu duela da kontua? Ala, RSS eta
rollo horiek zer diren probatu eta ikasteko prest zeuden guztiak lehen
olatuan egin zutela, eta hortik aurrera oso gutxik eman duela urrats
hori? Lehen olatukoen artean egon daiteke bloglines utzi eta beste
batzutara joateko joera, lehen olatuko asko gauza berriak probatu-zaleak
direlako, eta berehala aspertzen direlako programa berarekin. Baina nire
ustez arazoa da ez dela bigarren olaturik izan.
Nik bloglines-ekin jarraitzen dot. Guruek beste zerbait hobea dela
esaten dutenean probatuko dut eta akaso aldatuko dut. Baina momentuz ez
dut horrelakorik antzeman. Ala iruditzen zaizu Asier, guruek ezkutuan
egin dutela jauzi eta haien zain egoten garenak bakarrik geratu garela
bloglines-en?
oier.
Asier Sarasuak idatzi du:
> Orain dala 3 urte inguru, RSS jarioen kontua hedatzen hasi zanian,
> Bloglines ei zan izarra. Bloglines bittartez jarraitzen zittuan jentiak
> beran jarixuak.
>
> Esango neuke, gaur egun, gainbeheran dagola. Azkenaldixan sortutako blog
> barrixen harpidetzak ikusitta, ez dirudi jentiak larregi erabiltzen
> dabenik. Sareko estatistiketan be horixe ikusten da: Bloglines beherutz,
> eta beste batzuk (esate baterako, Feedburner) gora-ta-gora...
>
> Zuek, oindiok, Bloglines erabiltzen dozue? Beste zeozer? Zergaittik?
>
> Asier
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
> __________ Información de NOD32, revisión 2551 (20070926) __________
>
> Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
> http://www.nod32.com
>
>
>
>
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]