Amatiñok:
 
>Itxura denez, zibilizazio eta kultura ezberdinetako hizkuntza askotan haurrak 
>hasten omen dira tta-tta >esaten eta tokian tokiko gurasoak dira, gero, euren 
>hizkuntzaren logikaren arabera "zuzentzen" >ahalegintzen direnak.
 
-- (En el vascuence) "Los artículos van detrás del nombre y no siguen el 
llamado 'orden lógico' gramatical". 
 
 Diccionario Enciclopédico SALVAT. Barcelona, 1945

----------------------------


 
           Nere bilobarik zaharrena hasi da lehen berbak ikasten. Zer esango 
eta, lehenengo ta-ta eta, gero, a-ta. Aita adurra dariola dago eta aittitta ere 
bai, jakina. Nik sumatzen dut nere biloba neskatilarik argiena dela baina, hala 
ere, ulertzen ez dudana zera da: urtebeteko umeak zelan arraio ote dakien gure 
etxean a-ta esan behar duela eta ez pa-pa¡

          Euskaldunok betidanik esan izan dugu aita baina ez gara, antza, 
bakarrak. Zelteraz, germanikoz, eslavieraz eta Asiako zein Ameriketako hainbat 
hizkuntzatan ere antzerako da. Adibidez, sanskritoz tatáh, aimaraz tata, 
latinez atta, erromantzez taita, turkieraz ata,  hungarieraz atya, arabieraz 
dada, ingelesez dad... Zentzu berean, Attila pertsona-izenak aitatxo esangura 
omen du eta 1589 urteko testuak honela dio Gaztelako haurren joeraz: "Lo 
primero que los niños aprenden decir para con los padres es taita".  

Corominas hizkuntzalariari jaramonik egingo badiogu (Dic. Etimológico 
Castellano, 1983), euskal aita ez da inondik ere erromantzezko taita-ren 
eratorria, alderantziz baino. Menéndez Pidalen ustez (Orígenes. del español, 
1926) eita-ren sorrera euskal iberismoan aurkitu behar da eta Koldo Mitxelenak 
esan bezala (Euskera, 1956), berriz, aita --dagoen dagoenean- euskal  hitzik 
zaharrenetakoa dugu.

Baina, zergatik euskal haurrek esaten dute a-ta eta ingelesek, ostera, da-da 
edo espainiarrek pa-pa? Itxura denez, zibilizazio eta kultura ezberdinetako 
hizkuntza askotan haurrak hasten omen dira tta-tta esaten eta tokian tokiko 
gurasoak dira, gero, euren hizkuntzaren logikaren arabera "zuzentzen" 
ahalegintzen direnak. Hau da: a-ta, aita, dada, papa eta nahi diren gainerako 
aukera guztiak.

 

Amatiño

<<winmail.dat>>

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to