hombre... artikulu baterako azalpen tekniko eta zientifikuaguak be 
egongo dira, e?

Asier


Amatiño(e)k dio:
> Hiriak ezarri eta guztiaz erderazko artikulua idatziko juat EIBAR
> aldizkarirako.
> Eskerrik asko.
> A. 
> 
> ----------------------------
> 
> Ahots guztiak ez dira bardinak. Badira errezaguak eta badira zailaguak.
> 
> Bokalen artian, errezena, A da. Bokal irekixa. Gero E eta O; zailenak I eta
> U, bokalik itxixenak. Umiak orden horretan ikasten dittut, normalian.
> 
> Kontsonantien artian be bardin.
> 
> B, P, T, D eta M oso errezak dira. Ahua itxi eta kitto, berez urtetzen dabe.
> Umiak ikasten dittuen lehelenguak horrek dira. Eta hizkuntza gehixenetan
> dagoz.
> 
> Beste soinu batzuk askoz zailaguak dira (eta ez dagoz hizkuntza guztietan).
> Adibidez, F, J edo R zailak dira. TZ eta TS zailaguak.
> 
> Asier
> 
> 
> 
> 
> 
> Amatiño(e)k dio:
>>  
>>            Nere bilobarik zaharrena hasi da lehen berbak ikasten. Zer 
>> esango eta, lehenengo /ta-ta /eta, gero,/ a-ta./ Aita adurra dariola 
>> dago eta aittitta ere bai, jakina. Nik sumatzen dut nere biloba 
>> neskatilarik argiena dela baina, hala ere, ulertzen ez dudana zera da:
>> urtebeteko umeak zelan arraio ote dakien gure etxean /a-ta/ esan behar 
>> duela eta ez /pa-pa/¡
>>
>>           Euskaldunok betidanik esan izan dugu /aita/ baina ez gara, 
>> antza, bakarrak. Zelteraz, germanikoz, eslavieraz eta Asiako zein 
>> Ameriketako hainbat hizkuntzatan ere antzerako da. Adibidez, 
>> sanskritoz/ tatáh/, aimaraz /tata/, latinez /atta,/ erromantzez 
>> /taita, /turkieraz/ ata/,  hungarieraz /atya/, arabieraz /dada, 
>> /ingelesez /dad�/ Zentzu berean, Attila pertsona-izenak /aitatxo 
>> /esangura omen du eta 1589 urteko testuak honela dio Gaztelako haurren 
>> joeraz: �Lo primero que los niños aprenden decir para con los padres 
>> es /taita�. /
>>
>> Corominas hizkuntzalariari jaramonik egingo badiogu (Dic. Etimológico 
>> Castellano, 1983), euskal /aita/ ez da inondik ere erromantzezko 
>> /taita-/ren eratorria, alderantziz baino. Menéndez Pidalen ustez 
>> (Orígenes. del español, 1926) /eita-/ren sorrera euskal iberismoan 
>> aurkitu behar da eta Koldo Mitxelenak esan bezala (Euskera, 1956), 
>> berriz, /aita /�-dagoen dagoenean� euskal  hitzik zaharrenetakoa dugu.
>>
>> Baina, zergatik euskal haurrek esaten dute /a-ta /eta ingelesek, 
>> ostera, /da-da/ edo espainiarrek /pa-pa? /Itxura denez, zibilizazio 
>> eta kultura ezberdinetako hizkuntza askotan haurrak hasten omen dira 
>> /tta-tta/ esaten eta tokian tokiko gurasoak dira, gero, euren 
>> hizkuntzaren logikaren arabera �zuzentzen� ahalegintzen direnak. Hau 
>> da: /a-ta, aita, dada, papa/ eta nahi diren gainerako aukera guztiak.
>>
>>  
>>
>> Amatiño
>>
>>
>> ----------------------------------------------------------------------
>> --
>>
>> _______________________________________________
>> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
>>
>> http://www.eibar.org/zerrenda
>>
>> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> 
> _______________________________________________
> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> 
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to