Hiriak ezarri eta guztiaz erderazko artikulua idatziko juat EIBAR aldizkarirako. Eskerrik asko. A.
---------------------------- Ahots guztiak ez dira bardinak. Badira errezaguak eta badira zailaguak. Bokalen artian, errezena, A da. Bokal irekixa. Gero E eta O; zailenak I eta U, bokalik itxixenak. Umiak orden horretan ikasten dittut, normalian. Kontsonantien artian be bardin. B, P, T, D eta M oso errezak dira. Ahua itxi eta kitto, berez urtetzen dabe. Umiak ikasten dittuen lehelenguak horrek dira. Eta hizkuntza gehixenetan dagoz. Beste soinu batzuk askoz zailaguak dira (eta ez dagoz hizkuntza guztietan). Adibidez, F, J edo R zailak dira. TZ eta TS zailaguak. Asier Amatiño(e)k dio: > > Nere bilobarik zaharrena hasi da lehen berbak ikasten. Zer > esango eta, lehenengo /ta-ta /eta, gero,/ a-ta./ Aita adurra dariola > dago eta aittitta ere bai, jakina. Nik sumatzen dut nere biloba > neskatilarik argiena dela baina, hala ere, ulertzen ez dudana zera da: > urtebeteko umeak zelan arraio ote dakien gure etxean /a-ta/ esan behar > duela eta ez /pa-pa/¡ > > Euskaldunok betidanik esan izan dugu /aita/ baina ez gara, > antza, bakarrak. Zelteraz, germanikoz, eslavieraz eta Asiako zein > Ameriketako hainbat hizkuntzatan ere antzerako da. Adibidez, > sanskritoz/ tatáh/, aimaraz /tata/, latinez /atta,/ erromantzez > /taita, /turkieraz/ ata/, hungarieraz /atya/, arabieraz /dada, > /ingelesez /dad / Zentzu berean, Attila pertsona-izenak /aitatxo > /esangura omen du eta 1589 urteko testuak honela dio Gaztelako haurren > joeraz: Lo primero que los niños aprenden decir para con los padres > es /taita. / > > Corominas hizkuntzalariari jaramonik egingo badiogu (Dic. Etimológico > Castellano, 1983), euskal /aita/ ez da inondik ere erromantzezko > /taita-/ren eratorria, alderantziz baino. Menéndez Pidalen ustez > (Orígenes. del español, 1926) /eita-/ren sorrera euskal iberismoan > aurkitu behar da eta Koldo Mitxelenak esan bezala (Euskera, 1956), > berriz, /aita /-dagoen dagoenean euskal hitzik zaharrenetakoa dugu. > > Baina, zergatik euskal haurrek esaten dute /a-ta /eta ingelesek, > ostera, /da-da/ edo espainiarrek /pa-pa? /Itxura denez, zibilizazio > eta kultura ezberdinetako hizkuntza askotan haurrak hasten omen dira > /tta-tta/ esaten eta tokian tokiko gurasoak dira, gero, euren > hizkuntzaren logikaren arabera zuzentzen ahalegintzen direnak. Hau > da: /a-ta, aita, dada, papa/ eta nahi diren gainerako aukera guztiak. > > > > Amatiño > > > ---------------------------------------------------------------------- > -- > > _______________________________________________ > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
