Amatiñok:
Filosofo bilbotarraren ustez, emakumeak gizartearen erdia dira eta datu zehatz
hau aski da, besterik gabe, gizartearen erdia ere emakumeen ardurapean
lagatzeko. Innerarityren iritziz, zenbait emakumek euren defentsan azaltzen
dituzten arrazoiak -emakumeen seigarren zentzumena, intuizioa, sentiberatasuna,
harremanak, sedukzioa etab. - tranpa hutsak besterik ez omen dira, euren kontra
bihurtuko direnak. Innerarityren ustez, eztabaidan dagoena ez omen da emakumeen
gaitasuna, zor zaien jarrera demokratikoa baizik. Justizia kontua alegia, ez
gaitasun kontua.
-----
Joan zen domekan Izaskun Bilbaok zihoen Berrian emakumeak dauden lekuan
gauzak errazago egiten direla, eta neri baieztapen horrek kirrinka egin zidan
belarrian. Izango du Bilbaok esperientziarik hori esateko, nik behintzat ez.
Nik ere ez dut sinesten emakumeen seigarren zentzumenean, enpatian,
intuizioan... Eta ez dot pentsatzen lana eta bizitza errazagoa denik emakumeen
artean. Emakume batzurekin errazagoa da, besteekin, inposible, alegia,
gizonekin bezala.
Laneko adibide bat: epaitegietan ez diot begiratzen epailea gizon ala
emakumea izan, bietan denetarik. Badaude emakume puñetera, arribista batzuk,
ahal bezain laster boterea inposatuko dizkizutenak, eta badaude gizon
sentiberak, atseginak eta enpatikoak. Eta aldrebes. Pertsona diferenteak daude,
ez bi generoko esterotipoak.
Genero bat bestea baino hobea dela aldarrikatzea sinplekeria galanta izateaz
gain, sexu bakoitzeko kideak gotortzeko, isolatzeko eta enfrentatzeko baino ez
du balio. Eta gizartea nahasketa da, ez bi bando.
Oh cielos,Amatiñorekin bat nator :)
Elena
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]