Luistxok: <Joan zen domekan Izaskun Bilbaok zihoen <http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&data=2007-11-04&orria=008&kont=218>Berrian, emakumeak dauden lekuan gauzak errazago egiten direla, eta neri baieztapen horrek kirrinka egin zidan belarrian.
-- Bai, teorixa hori nahiko zuztartuta egon izan dok zenbait giro aurrerakoitan eta, borondaterik onenaz, emakumien mesedetan jakiña. Nik aurrenengo bidar irakurri najuan formulaziño hori 1992an, Dionisio Aranzadin "El arte de ser empresario, hoy" saiakerian. Deustuko errektorian ustez emakumiak gizonezkuak ez zekazen bertutiak jekazen, enpresa-zuzendaritza hobian mesedetan. Nik be behin baiño gehixagotan erabili izan najuan argumentu hori, emakumien onetan --ez kontra-- nihardualakuan. Hori dok, hain zuzen be, Daniel Innerarity filosofuak (eta Elena Jakak) hausten dauan argumentua. Baiña, bistan danez, Legebiltzarburua beste iritzi batekua dok. Politikan sartu barik, "Ahotsak" emakume-taldiak Dionisio Aranzadi jesuitian bidetik (1992!) jarraitzen jok. Hau dok: "emakumiok gauza gaittuk, bakegintzan, gizonezkuak egitterik ez dakena egitteko. Horretara, gu hobiak gaittuk". Eta kritika zorrotzak erantzun leikian: "Bai, hain zuzen be emakumiak zarielako, erantzunkizun politikorik eukitzeko besteko maillarik ez dakazuelako, zuek zer egitten dozuen jendeari ez jakolako bape ardura, zuen alderdixen aparatuen agintia kolokan jartzeko lain be ez zarielako eta erdi-afariketan diharduzuelako. Hau da, benetako politikagintzan bigarren maillakuak zarielako". Baiña iñor ez dok ausartzen hau esaten, nahizta horrela uste daben goi maillako emakume dexente asko egon. Amatiño
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
