Elenak:
>Oh cielos,Amatiñorekin bat nator :)
 
-- Lasai neska. Nerekin ez zatoz bat, Daniel Innerarity filosofoarekin
(Europako 25 intelektualik onenetako bat omen) baino. Bada gero alderik!
 
Amatiño

 ----------------------------------- 


Amatiñok:

Filosofo bilbotarraren ustez, emakumeak gizartearen erdia dira eta datu
zehatz hau aski da, besterik gabe, gizartearen erdia ere emakumeen
ardurapean lagatzeko. Innerarityren iritziz, zenbait emakumek euren
defentsan azaltzen dituzten arrazoiak –emakumeen seigarren zentzumena,
intuizioa, sentiberatasuna, harremanak, sedukzioa etab. – tranpa hutsak
besterik ez omen dira, euren kontra bihurtuko direnak. Innerarityren ustez,
eztabaidan dagoena ez omen da emakumeen gaitasuna, zor zaien jarrera
demokratikoa baizik. Justizia kontua alegia, ez gaitasun kontua.

----- 
Joan zen domekan Izaskun Bilbaok zihoen Berrian
<http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&data=2007-11-04&;
orria=008&kont=218> emakumeak dauden lekuan gauzak errazago egiten direla,
eta neri baieztapen horrek kirrinka egin zidan belarrian. Izango du Bilbaok
esperientziarik hori esateko, nik behintzat ez. 
Nik ere ez dut sinesten emakumeen seigarren zentzumenean, enpatian,
intuizioan... Eta ez dot pentsatzen lana eta bizitza errazagoa denik
emakumeen artean. Emakume batzurekin errazagoa da, besteekin, inposible,
alegia, gizonekin bezala. 
 
Laneko adibide bat: epaitegietan ez diot begiratzen epailea gizon ala
emakumea izan, bietan denetarik. Badaude emakume puñetera, arribista batzuk,
ahal bezain laster boterea inposatuko dizkizutenak, eta badaude gizon
sentiberak, atseginak eta enpatikoak. Eta aldrebes. Pertsona diferenteak
daude, ez bi generoko esterotipoak. 
 
Genero bat bestea baino hobea dela aldarrikatzea sinplekeria galanta izateaz
gain, sexu bakoitzeko kideak gotortzeko, isolatzeko eta enfrentatzeko baino
ez du balio. Eta gizartea nahasketa da, ez bi bando.   
 
Oh cielos,Amatiñorekin bat nator :)
 
Elena

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to