baina mendigreen, zer arraio habil orduotan lanean?
gero hire hurbilekoek jasan beharko ditek hire desoreka nabarmena, euskal
letrei hainbeste ordu emateak sortua
hala etxera, por dios!
----- Original Message -----
From: Xabier Mendiguren
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Sunday, November 11, 2007 8:00 PM
Subject: Re: [eibar] Euskadi Saria Xabier Montoiarentzat
Markos ere klarionaren desertoreetara pasatzeko desiratzen.
Ea, Tontxu, asma ezazu behatoki, mintegi edo dena delako txiringito bat,
zeinaren koordinatzaile eta biziarazle izango den Zapiain jauna.
X.
El 11/11/2007, a las 20:05, markos zapiain escribió:
eskerrik asko, iban, alde batetik bertsoa euskaratzeko lana hartzeagatik
eta
bestetik beka ukatzeko arrazoi fin hori asmatzeagatik
baina gure gizarte modernoan honezkero nartzisismo zibilizatua ez da
bekatu,
euskal herriak barkatuko lizueke; aldiz, bada bekatu, eta larria,
diruzalekeria mozorrotu eta xuritzearren argudio finak asmatzen ibiltzea
literatur kritikariek ematen didate pena; azkenean traizioari buruzko lana
gratis et amore egin beharko dute, beti bezala, hemen ez baitago ez
irakaskuntzatik libratzeko diru-laguntzarik ez bekarik ez soborno edo
eroskeria interesgarririk ez deus
barka purrustada
ondo ibili gasteiz aldean eta laster arte
markos
----- Original Message -----
From: <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Thursday, November 08, 2007 9:47 AM
Subject: Re: [eibar] Euskadi Saria Xabier Montoiarentzat
Brechetn poema baten bertsolerro bat da:
"Von diesen Stadten wird bleiben: der durch sie hindurchging, der
Wind!"
Zeina gutxi gora-behera horrela itzuli baitaiteke (itzulpena ez da ona
izango, sentitzen dut):
"Hiri horietatik iraungo du haiek zeharkatu zituena, haizea!"
Gaztelaniaz aurkitu dut interneten beste itzulpen bat, poemaren
segidarekin:
"De estas ciudades quedará el que pasó por ellas, el viento. Sabemos
que somos provisorios, y lo que vendrá después de nosotros nada digno
de ser nombrado".
Goiz ona pasatu
Iban Zaldua.
PS. Oso fina, Markos. Baina pixka bat narzisista iruditzen zait gure
obra aztertzeko bekaren proposamena...
> Gogoratzen naiz esaldia sartu izanaz, baina ez esaldiaz, eta orain
> libururik ez eskura.
>
> Esaldia ikusita ere, ez dakit esanahiaz oroituko nintzatekeen.
>
> X.
>
> El 08/11/2007, a las 9:11, markos zapiain escribió:
>
> > iban, egoki eta zuzen litzateke beharbada zuk eta montoiak euskadi
> > sariaren zati baten bidez, bakoitzak 3000 euro esaterako, beka bat
> > eskaintzea, aztergai hau jorratzeko: "traizioa, traizioa eta
traizioa,
> > zalduaren eta montoiaren liburuetan"
> >
> > zorionak, xabier, eta elkartasuna durango bezpera estresagarri
honetan
> >
> > eta duda bat: zer esan nahi du montoiaren liburu hasierako bertold
> > brecht-en aipamen horrek?
> >
> >
> >> ----- Original Message -----
> >> From: Xabier Mendiguren
> >> To: Eibartarrak zerrenda
> >> Sent: Thursday, November 08, 2007 8:12 AM
> >> Subject: Re: [eibar] Euskadi Saria Xabier Montoiarentzat
> >>
> >> Ba, pozten naiz. Montoiagatik, liburuagatik, eta gustatu
zaizulako.
> >>
> >> Nik ere bat egiten dut zure iritziarekin. 25 urte daramatza
Montoiak
> >> euskal literatura aberasten, aurrena poesian eta gero fikzioan,
eta
> >> bere liburuak beti onak iruditu bazaizkit ere, aurrerago eta
hobeto
> >> ari dela esango nuke.
> >>
> >> Zerrendako irakurzaleei, beraz, "Euskal Hiria sutan" liburura
> >> hurbiltzeko gonbita. Abisu bat: lehenengo ipuina bihurri samarra
da,
> >> eta baliteke baten bat galtzea. Baina ez arduratu: hortik
aurrerakoa
> >> samurragoa da-eta. Nahiz eta "samurra" hitza Montoiaren testuekin
oso
> >> ondo josi ez.
> >>
> >> X.
> >>
> >> El 07/11/2007, a las 14:12, [EMAIL PROTECTED] escribió:
> >>
> >>> Xabier Montoia idazleak aurtengo Euskadi Saria irabazi du "Euskal
> >>> Hiria sutan" ipuin liburuarekin (Elkar, 2006). Uste dut albiste
> >>> pozgarria dela, liburua benetan bikaina delako eta bigarren
aukera
> >>> bat
> >>> merezi zuelako: Xabier Montoia gure ipuingile onenetarikoa da
(eta,
> >>> horretaz gain, arraroagoa dena, baita nobelagile aparta ere),
eta oso
> >>> ondo jostutako lana da "Euskal Hiria sutan".
> >>>
> >>> Nire zorionik beroenak bidali nahi dizkiot hemendik liburuaren
> >>> argitaratzaile eta zerrenda honetako kide den Xabier Mendigureni.
> >>>
> >>> Ondo izan
> >>>
> >>> Iban Zaldua.
> >>>
> >>> _______________________________________________
> >>> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
> >>>
> >>> http://www.eibar.org/zerrenda
> >>>
> >>> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> >> _______________________________________________
> >> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
> >>
> >> http://www.eibar.org/zerrenda
> >>
> >> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]<ATT2473180.txt>
>
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]