Brechetn poema baten bertsolerro bat da:

"Von diesen Stadten wird bleiben: der durch sie hindurchging, der 
Wind!"

Zeina gutxi gora-behera horrela itzuli baitaiteke (itzulpena ez da ona 
izango, sentitzen dut):

"Hiri horietatik iraungo du haiek zeharkatu zituena, haizea!"

Gaztelaniaz aurkitu dut interneten beste itzulpen bat, poemaren 
segidarekin:

"De estas ciudades  quedará el que pasó por ellas, el viento. Sabemos 
que somos provisorios, y lo que vendrá después de nosotros nada digno 
de ser nombrado". 

Goiz ona pasatu

Iban Zaldua.

PS. Oso fina, Markos. Baina pixka bat narzisista iruditzen zait gure 
obra aztertzeko bekaren proposamena...

> Gogoratzen naiz esaldia sartu izanaz, baina ez esaldiaz, eta orain
> libururik ez eskura.
> 
> Esaldia ikusita ere, ez dakit esanahiaz oroituko nintzatekeen.
> 
> X.
> 
> El 08/11/2007, a las 9:11, markos zapiain escribió:
> 
> > iban, egoki eta zuzen litzateke beharbada zuk eta montoiak euskadi
> > sariaren zati baten bidez, bakoitzak 3000 euro esaterako, beka bat
> > eskaintzea, aztergai hau jorratzeko: "traizioa, traizioa eta 
traizioa,
> > zalduaren eta montoiaren liburuetan"
> >  
> > zorionak, xabier, eta elkartasuna durango bezpera estresagarri 
honetan
> >  
> > eta duda bat: zer esan nahi du montoiaren liburu hasierako bertold
> > brecht-en aipamen horrek?
> >  
> >  
> >> ----- Original Message -----
> >> From: Xabier Mendiguren
> >> To: Eibartarrak zerrenda
> >> Sent: Thursday, November 08, 2007 8:12 AM
> >> Subject: Re: [eibar] Euskadi Saria Xabier Montoiarentzat
> >>
> >> Ba, pozten naiz. Montoiagatik, liburuagatik, eta gustatu 
zaizulako.
> >>
> >> Nik ere bat egiten dut zure iritziarekin. 25 urte daramatza 
Montoiak
> >> euskal literatura aberasten, aurrena poesian eta gero fikzioan, 
eta
> >> bere liburuak beti onak iruditu bazaizkit ere, aurrerago eta 
hobeto
> >> ari dela esango nuke.
> >>
> >> Zerrendako irakurzaleei, beraz, "Euskal Hiria sutan" liburura
> >> hurbiltzeko gonbita. Abisu bat: lehenengo ipuina bihurri samarra 
da,
> >> eta baliteke baten bat galtzea. Baina ez arduratu: hortik 
aurrerakoa
> >> samurragoa da-eta. Nahiz eta "samurra" hitza Montoiaren testuekin 
oso
> >> ondo josi ez.
> >>
> >> X.
> >>
> >> El 07/11/2007, a las 14:12, [EMAIL PROTECTED] escribió:
> >>
> >>> Xabier Montoia idazleak aurtengo Euskadi Saria irabazi du "Euskal
> >>> Hiria sutan" ipuin liburuarekin (Elkar, 2006). Uste dut albiste
> >>> pozgarria dela, liburua benetan bikaina delako eta bigarren 
aukera
> >>> bat
> >>> merezi zuelako: Xabier Montoia gure ipuingile onenetarikoa da 
(eta,
> >>> horretaz gain, arraroagoa dena, baita nobelagile aparta ere), 
eta oso
> >>> ondo jostutako lana da "Euskal Hiria sutan".
> >>>
> >>> Nire zorionik beroenak bidali nahi dizkiot hemendik liburuaren
> >>> argitaratzaile eta zerrenda honetako kide den Xabier Mendigureni.
> >>>
> >>> Ondo izan
> >>>
> >>> Iban Zaldua.
> >>>
> >>> _______________________________________________
> >>> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
> >>>
> >>> http://www.eibar.org/zerrenda
> >>>
> >>> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> >> _______________________________________________
> >> Mezuak bidaltzeko: [email protected]
> >>
> >> http://www.eibar.org/zerrenda
> >>
> >> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]<ATT2473180.txt>
> 


_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to