> "Aprendiz, recadista; chaval ", dio hiztegiak. Nik "granujia" mutiko > edo gazteren sinonimo bezela erabilti izan dut, hiztegiak dakarren > hirugarren zentzu horretan, gehienbat.
Etxean bai entzun diodala aitari "gu granujak ginanian" hau eta bestea, edo hiztegian dioen moduan "Beistegineko gránujak" edo "Orbeaneko granujak", tailarretako gazteei buruz berba egiterakoan Ez dakit horrela den baina "granujia" berbia, 12-14 edo 15 urte bitartekoekin lotzen dut nik, aldiz, 16-17 urtekoak ez dira jada "granujak", "gaztiak" kategorixan sartzen ditut. Hau da, ez dakit ondo edo txarto, baina nik adinarekin lotzen dut gehiago "granuja" berba hori lanpostuarekin baino. Hori bai, 1976an eta beranduago ere, 14 urtekin joaten zen jendea lanera, eta hiztegiak dioen moduan aurrerago 12kin eta lehenago hasten ziren. eneko _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
