bai, "granuja" berbia adiñakin lotuta dago, eta ez lanpostuakin.
Granujak ziran 12-14 urteko mutillak, gehixenetan kontratu barik, lanbidia ikastera sartzen ziranak. Lanbidia ikasten zeben bittartian, ur billa juaten ziran, eta errekau txikixak egin, eta holako biharrak. beste herri batzuetan "-mutil" erabiltzen da. Getarixan, esate baterako, itsasontzixetan sartzen ziran 12-14 urteko gaztiak "txalupa-mutillak" ziran. Edo beste herri/lanbide batzuetan "arotz-mutillak", "hargin-mutillak"... Erderaz "aprendiz de..." izango litzake. Eibarko taillarretan, granujak. Euskeraz, behintzat. "pinche botijero" hori ez da izango oso zaharra. a. Eneko Astigarraga(e)k dio: >> "Aprendiz, recadista; chaval ", dio hiztegiak. Nik "granujia" mutiko >> edo gazteren sinonimo bezela erabilti izan dut, hiztegiak dakarren >> hirugarren zentzu horretan, gehienbat. > > Etxean bai entzun diodala aitari "gu granujak ginanian" hau eta > bestea, edo hiztegian dioen moduan "Beistegineko gránujak" edo > "Orbeaneko granujak", tailarretako gazteei buruz berba egiterakoan > > Ez dakit horrela den baina "granujia" berbia, 12-14 edo 15 urte > bitartekoekin lotzen dut nik, aldiz, 16-17 urtekoak ez dira jada > "granujak", "gaztiak" kategorixan sartzen ditut. > > Hau da, ez dakit ondo edo txarto, baina nik adinarekin lotzen dut > gehiago "granuja" berba hori lanpostuarekin baino. > > Hori bai, 1976an eta beranduago ere, 14 urtekin joaten zen jendea > lanera, eta hiztegiak dioen moduan aurrerago 12kin eta lehenago hasten > ziren. > > eneko > _______________________________________________ > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
