> Neregaittik... Tutuluko deposittora. > http://eibar.org/blogak/orakulua/880
ona zure blogekoa, Oier. Zarautzan askotan bat egiten genuen Oteizarekin bazkaltzera joaten ginen tabernan eta sarritan mahai berean bazkaldu ere. Sekulakoak botatzen zituen, futbolari edo rockeroei buruz bezala, kalifikatzaile asko erabil zitezkeen Oteiza deskribatzeko, baina labur eta oso txarto ez esateko: bitala / bizia eta zabarra. Askok ez dakite, baina taberna horren tximinea ondoan Oteizaren liburu guztiak aurkituko dituzu, berak sinatuta, eta baita eskultura txikiak, modeloak, klarionekin egiten zituen serie haien estilokoak, eta kanpoan, taberna ondoan, Eibarren dagoen "Txopitea eta pakea" eskulturaren antzerakoa, Luistxok aipatzen dituen dozenardien antzerakoa, baina tartean administraziñorik edo komisionistarik ez da egon. Beste toki batzuetan eskulturak ipintzeko erabili zuen edota erabili duten hainbesteko parafernaliarik gabe, han ipini zuen, bazkaltzen zuen tabernaren atean, eta kitto. Eskultura gainera igota, Zarauzko paduren panoramika esplendidua dibisatzen da :-) Ezjakintasunetik ezin esan asko Oteizaren balio intelektualari buruz, baina egia esan askotan pentsatu izan dut Zarautzko eskultura hori Chillidarena balitz eta toki berean balego, tontor baten gainean padurari begira egongo litzatekeela ..., edo padura erdian bestela. Eneko _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
