Enekok:
>(Oteizak) Sekulakoak botatzen zituen...
-- Nik 1980-82 urtietan beraaz (Basterretxearen bittartez) lanegiteko
aukeria euki najuan lelengo Jaurlaritzaren Kultura Sailian. Orduan
Garaikoetxea zuan lehendakari eta Mario Fernandez lehendakariorde. Oteizaren
proposamena, ostera, beste hau zuan: Garaiko lehendakari, bere azpian
Estetika Lehendakariordetza (Nestor lehendakariorde eta Jorge bera
aholkulari nagusi) eta, Estetika Lehendariordetzapian, beste sail guztiak,
Hezkuntza, Ekonomia, Garraio etab.

>Ezjakintasunetik ezin esan asko Oteizaren balio intelektualari buruz,
-- Segurutik bere gaiaz asko jekixan, baiña arazua zuan bere ustez gai
guztiak zirala beriak. Neri Koldo Mitxelenak esan jestan hizkuntzalaritzaz
ez zekixala bapez, eta Barandiaranen ustez, barriz, aurrehistoriaz
(cromlechen huts teorixak) esate zituanak ez jeken ez buru eta ez han.

Baina, hori bai, tipo bizixa zuan. Eta ziharo entretenigarrixa.

Amatiño



-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Eneko Astigarraga
Enviado el: viernes, 23 de noviembre de 2007 10:05
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Merkatu plaza

> Neregaittik... Tutuluko deposittora.
> http://eibar.org/blogak/orakulua/880

ona zure blogekoa, Oier.

Zarautzan askotan bat egiten genuen Oteizarekin bazkaltzera joaten ginen
tabernan eta sarritan mahai berean bazkaldu ere.
Sekulakoak botatzen zituen, futbolari edo rockeroei buruz bezala,
kalifikatzaile asko erabil zitezkeen Oteiza deskribatzeko, baina labur eta
oso txarto ez esateko: bitala / bizia eta zabarra.

Askok ez dakite, baina taberna horren tximinea ondoan Oteizaren liburu
guztiak aurkituko dituzu, berak sinatuta, eta baita eskultura txikiak,
modeloak, klarionekin egiten zituen serie haien estilokoak, eta kanpoan,
taberna ondoan, Eibarren dagoen "Txopitea eta pakea"
eskulturaren antzerakoa, Luistxok aipatzen dituen dozenardien antzerakoa,
baina tartean administraziñorik edo komisionistarik ez da egon.

Beste toki batzuetan eskulturak ipintzeko erabili zuen edota erabili duten
hainbesteko parafernaliarik gabe, han ipini zuen, bazkaltzen zuen tabernaren
atean, eta kitto.

Eskultura gainera igota, Zarauzko paduren panoramika esplendidua dibisatzen
da :-)

Ezjakintasunetik ezin esan asko Oteizaren balio intelektualari buruz, baina
egia esan askotan pentsatu izan dut Zarautzko eskultura hori Chillidarena
balitz eta toki berean balego,  tontor baten gainean padurari begira egongo
litzatekeela ..., edo padura erdian bestela.

Eneko
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to