Amatiñok: > Baina, hori bai, tipo bizixa zuan. Eta ziharo entretenigarrixa. > >
Itxura hori hartzen diot nik bai, eta ondiok gehiago esango nuke, artearen merkatuan izar bat izateko ezaugarri guztiak betetzen zituen. Bere izakera hori, naturala ala forzatua izan, primeran ezkontzen ze artistaren esterotipoarekin. Pertsona berezia, rebeldea, establishmentaren kontrakoa (itxura batean behintzat), kriptikoa baina indartsua,.. Zer esaten zuen ez zitzaion ulertuko, baina esateko modu berezi eta indartsuak itzal berezia ematen zion. Artista askok Raul fobalistak baino diskurso aspergarriagoak dituzte eta beraien obra esplikatzeko eskatzea ia umiliaziotzat hartzen dute. Oteiza mediatikoki bikain saltzen zen. Agerpen gutxi baina eraginkorrak. Gaur egun esaten den edozein lanbidetan egitekoa ondo egiteaz gain hori saltzen jakin behar dela. Oteiza saltzaile bikaina zela esango nuke. oier. _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
