Oierrek:
>Oteiza saltzaile bikaina zela esango nuke.

-- Bihar bada pasatu (sobreaktuaziñua) egitten zuan, eta siñisgarrittasuna
galdu. Ez juat sekula ahaztuko bera Kultura Saillian sartu (1980) eta Ramon
Labaieni esan zetsana, orruaz: "Me voy a traer el colchón, y no saldré de
aquí hasta arreglar esto". 
   Ni, orduan, benetan ari ete zuan edo, harrittuta eta billurtuta. Eta
Labaienek, ostera, pentsauko juan bere kaxa: "Lasaituko haiz...". Labaienek
"ezker-esku" ona jekan, jeneralak nahiz AEKkuak izan.

   Amatiño


-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Oier Araolaza
Enviado el: viernes, 23 de noviembre de 2007 10:46
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Merkatu plaza

Amatiñok:
> Baina, hori bai, tipo bizixa zuan. Eta ziharo entretenigarrixa.
>
>   

Itxura hori hartzen diot nik bai, eta ondiok gehiago esango nuke, artearen
merkatuan izar bat izateko ezaugarri guztiak betetzen zituen. 
Bere izakera hori, naturala ala forzatua izan, primeran ezkontzen ze
artistaren esterotipoarekin. Pertsona berezia, rebeldea, establishmentaren
kontrakoa (itxura batean behintzat), kriptikoa baina indartsua,.. Zer esaten
zuen ez zitzaion ulertuko, baina esateko modu berezi eta indartsuak itzal
berezia ematen zion. Artista askok Raul fobalistak baino diskurso
aspergarriagoak dituzte eta beraien obra esplikatzeko eskatzea ia
umiliaziotzat hartzen dute. Oteiza mediatikoki bikain saltzen zen. Agerpen
gutxi baina eraginkorrak.

Gaur egun esaten den edozein lanbidetan egitekoa ondo egiteaz gain hori
saltzen jakin behar dela. Oteiza saltzaile bikaina zela esango nuke.

oier.
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to