Aupa, Bederatzi hilabeteren bueltan, Ustekabe Fanfarreak badauka berriro ere bere bloga. http://www.ustekabe.wordpress.com
Webgune zaharreko informazio guztia galdu genuen otsailean. Saiakera bat edo beste egin dugu, baina ez gara weba martxan jartzera heldu. Azkenean, Wordpress erabilita blog xume bat. Argazkiak Flickr-en eta bidoak (laster gehiago) Youtuben. http://www.flickr.com/photos/ustekabe http://youtube.com/ustekabe Ustekabe.com helbidea bertara zuzendu dugu. Bloga printzipioz euskara hutsez izango dela uste dut. Lehen gaztelerak presentzia zuen, prentsa albisteak pegatzen genituelako. Orain prentsa albo-zutabean jarri dugu: berriak del.icio.us integratu baten bidez sartuko ditut nik. Ez dit lan gehigarririk suposatzen, lehen ere del.icio.us-en klasifikatzen nituelako albisteak. Tag bat gehiago erabili eta kitto. http://del.icio.us/mendicute/ustekaberako Gazteleraz informazio apur bat sartu dugu, aktuazio eskaintza pila bat etortzen baitzaizkigu Euskal Herritik kanpo. Bertara zuzendu dugu www.ustekabe.es, doan atera zaigu duela zenbait urte galeon.com zerbitzua erabili izanagaitik. Josu. _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
