Josuk:
>Gazteleraz informazio apur bat sartu dugu, aktuazio eskaintza pila bat
etortzen baitzaizkigu Euskal Herritik kanpo.
Frantsesei be gazteleraz?
it
----- Original Message -----
From: "Josu Mendicute" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Saturday, November 24, 2007 3:32 PM
Subject: [eibar] Ustekabe.com, berriro
Aupa,
Bederatzi hilabeteren bueltan, Ustekabe Fanfarreak badauka berriro ere
bere bloga.
http://www.ustekabe.wordpress.com
Webgune zaharreko informazio guztia galdu genuen otsailean. Saiakera
bat edo beste egin dugu, baina ez gara weba martxan jartzera heldu.
Azkenean, Wordpress erabilita blog xume bat. Argazkiak Flickr-en eta
bidoak (laster gehiago) Youtuben.
http://www.flickr.com/photos/ustekabe
http://youtube.com/ustekabe
Ustekabe.com helbidea bertara zuzendu dugu. Bloga printzipioz euskara
hutsez izango dela uste dut. Lehen gaztelerak presentzia zuen, prentsa
albisteak pegatzen genituelako. Orain prentsa albo-zutabean jarri
dugu: berriak del.icio.us integratu baten bidez sartuko ditut nik. Ez
dit lan gehigarririk suposatzen, lehen ere del.icio.us-en
klasifikatzen nituelako albisteak. Tag bat gehiago erabili eta kitto.
http://del.icio.us/mendicute/ustekaberako
Gazteleraz informazio apur bat sartu dugu, aktuazio eskaintza pila bat
etortzen baitzaizkigu Euskal Herritik kanpo. Bertara zuzendu dugu
www.ustekabe.es, doan atera zaigu duela zenbait urte galeon.com
zerbitzua erabili izanagaitik.
Josu.
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]