Wordpress, Flickr, Youtube... eta non daude hemengo produktuak? Hi, Tagzania!

Mapa bat egin dut, adierazteko Ustekabek non egin dituen orain arteko
aktuazioak. Hemendik aurrera bertan puntuak gehitzen joango naiz
aktuazioak egin ahala:
http://www.tagzania.com/paste/user/jmendicute/ustekabemapa

Gozada bat da Tagzaniarekin hau hain errez egin ahal izatea. Duela
urte batzuk Ustekaberen weba prestatu zutenek denbora pila pasa behar
izan zuten Euskal herriko mapa bat egiteko. Gaur nik di-da batean egin
ahal izan dut gure aktuazioen mapa.
j.

On 24/11/2007, Josu Mendicute <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> Aupa,
> Bederatzi hilabeteren bueltan, Ustekabe Fanfarreak badauka berriro ere
> bere bloga.
> http://www.ustekabe.wordpress.com
>
> Webgune zaharreko informazio guztia galdu genuen otsailean. Saiakera
> bat edo beste egin dugu, baina ez gara weba martxan jartzera heldu.
> Azkenean, Wordpress erabilita blog xume bat. Argazkiak Flickr-en eta
> bidoak (laster gehiago) Youtuben.
> http://www.flickr.com/photos/ustekabe
> http://youtube.com/ustekabe
>
> Ustekabe.com helbidea bertara zuzendu dugu. Bloga printzipioz euskara
> hutsez izango dela uste dut. Lehen gaztelerak presentzia zuen, prentsa
> albisteak pegatzen genituelako. Orain prentsa albo-zutabean jarri
> dugu: berriak del.icio.us integratu baten bidez sartuko ditut nik. Ez
> dit lan gehigarririk suposatzen, lehen ere del.icio.us-en
> klasifikatzen nituelako albisteak. Tag bat gehiago erabili eta kitto.
> http://del.icio.us/mendicute/ustekaberako
>
> Gazteleraz informazio apur bat sartu dugu, aktuazio eskaintza pila bat
> etortzen baitzaizkigu Euskal Herritik kanpo. Bertara zuzendu dugu
> www.ustekabe.es, doan atera zaigu duela zenbait urte galeon.com
> zerbitzua erabili izanagaitik.
> Josu.
>
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to