Baten batek juan biharko leukek bertaraiño. Tipo horrek entrebistia jakak.
Amatiño 

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Serafin Basauri
Enviado el: jueves, 31 de enero de 2008 11:44
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] Balentin Kortaberria

Harixari tiraka, Martzelino Iriondo Kortaberria-gana jo dot. Balentin,
Martzelinoren aman anaia da. "Sartei"ko semia; bizi da, 86 urte inguru. 
Personaje kuriosua, fantasiosua, Endoixakua  (edo Zarautz aldekua
Martzelinok diñuanez) eban bere lehelengo andria. Ume bi euki zittuan
(neskak), andriakin banandu eta Oloron ingurura alde egin eban,
hartzekodunak be izango zittuan atzetik biharbada, epetakuak egitten zalia
ei zan-eta. Umiak Oloronen eskolatu ziran. Bera artzain Zuberoa eta Biarnoko
mendixetan; ardizain bakarrik ez eban egitten, kontrabanduan be ibiltzen ei
zan, (rona eta bestelako likore batzuek pasatzen; batek daki zertzuk pasauko
zittuan!). Isaba aldian be sarri samar ibiltzen ei zan, Belaguatik gora
ibilitta daguala bera osabiakin; mendi ibiltari ona eta Martzelinok
jarraittu ezin. Esan destanez, harek esaten dabenari beruana kendu bihar
jako. Bere artaldiak ez zirala hain haundixak, haundikerixak kontatzeko
joeria ebala. Iñon artaldiak zaintzen bai ibiltzen zala, morroi lanian.
Famelixako "ardi baltza", halan diño bere loibiak. Alabak etortzen dira
Eibarrera. Martzelinok badauka eurekin tratua. Hartu-emonak euskeraz izaten
dittuala arazo barik; eta pentsatzekua da Eibarko euskeran izango dirala.
Alabak 50 urte ingurukuak. Gazteena "Feas"-en bizi da, Oloronetik 20 bat km.

Nausiña ez da gogoratzen, baiña nahi izan ezkerik emongo destala bere
telefono numerua.

Serafin

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to