El 2008, feb 18 , a las 12:36, Amatiño escribió: > Gehiago esango deuat, "grebak" bajaukak "huelgak" ez daukan konnotazio > semantikoa. "Huelga" naturalagoa dok, "garbiagoa", karga ideologiko > gutxiago, ondorioz, "sinesgarrixagoa".
Amatiño, ez juat aitzen "karga ideologiko gutxiago" daukala. Zergaittik diñok hori? Hara, nik huelga erabiltzia defenditzen juat. Gertukuago dok neretzako, gure ibarrian hobeto ulertzen dalakuan najaok, baiña kazetari dezenteri galdetu eta esaten juek greba euskeraz dala eta huelga ez. Eta klaro, nundik datorren-eta azaltzia alperrik... Goguan jaukat magisteritza egin nebanian arbelian bozketaren emaitzak jarri nittuala behin: huelga bai XX huelga ez XX zuri XX abstentzioa XX Eta ia zelan idatzi neiken huelga eta ez greba eta holakuak entzun bihar izan nittuan. Klaro, ordutik amorru berezixakin idazten juat huelga eta ez greba. Hiztegi batuan huelgarik ez... Iban _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
