Barkatu berriro be honekin bueltatzia, baiña gura neuke iritzi gehixago jaso.
Beste zerrenda baten be egin dot galderia, itzultzailienian. Erantzunak: - Eneko Gotzonek: Nik ez. "Greba" erabiliz gero, zergatik "huelga" ez? "Lanuzte" ere erabil dezakezu. Zuk erabaki. - Gotzon Egiak: «Opor-otsa dok txaide zabalan,/ -ukabil sendo, soñanzki urdiñ-» zioen Estepan Urkiagak, «Langille eraildu bati» poeman. Sarasolak ere jasotzen du, bigarren adieran: «2. 1918 (G. er.) Lanuztea. OPOR EGIN. Lanera edo eskolara huts egin. Gaur Josebak opor egin du.» Egun, bakaziñuekin daukagu berdinduta, baina... Bai, badakit, «Opor egunak eragin handia izan du Debagoienean» ez zen ber gauza izango. Ez eguna, ez esaldia :-) - Xabier Andonegik: Nik ez dut uste huelga ongi dagoenik euskara batuan. Ez dator, dakidala, hiztegi batuan. Ez dio axola greba nondik datorren, edo zein bidetatik etorri zaigun. Kontua da euskara batuan greba esaten dela eta hori erabat normalizatuta dagoela. - Karlos del Olmok: Orotarikoan huelga bat baino gehiago dago eta grebaren kontura azalpenezko edo polit bat: _Nahasdura bat hiri batean, errebolta edo _greva_ bat langilen artean_. Elsb _Fram_ 183. Ez da [...] huelgarik, grebarik edo lan uzterik izan_. MEIG VIII 37. - Jon Agirrek: Goienkarian testua batuaz badago -esaldia behintzat badago-, nire iritzia da, "huelga" ez dagoela ondo erabilita. Baina euskalkian balego, edo azpieuskalkian edo euskalki aldaeran, orduan batuaz onartuta ez dauden bestelako hitzak erabiltzea egokia litzateke, delako hizkuntza aldaeran erabiliak badira. Bestea tranpa da. - Xabier Andonegik berriz: Beste gai bati buruz ari zela, Ibon Sarasolak hauxe idatzi zuen. erabili.com "Eta Euskal Herri osoari begira telefonoa pausatu lehenetsiko bagenu, euskara batuaren une hoberenetara itzuliko ginateke, arkitu edo huelga erabiliagoak gorabehera aurkitu eta greba hautatu ziren uneetara; hots, euskara batua Euskal Herri osoari begira eraikitzen genuen une gogoangarri haietara." - Mikel Morris-ek: Nire ustez, "huelga" ez da erabili behar, prentsan ez behintzat. "Pertenezitu", "joditu", eta "bentana" hitzen mailan jarriko nuke. "Huelga" español hutsa da (uelga "etxeratuko" al dute, noizbait?). Ez da, ez, nazioarteko hitza. "Grève" internazionalagoa da. Portugesez "greve" esaten dute, errumanieraz "greva", eta beste hizkuntzetan ere "grève" hitzaren baliokideak agertzen dira. Nazioarteko mailan, "grève" eta "strike" (strajk, streik, eta antzekoak agertzen dira zenbait hizkuntzatan) gehienik erabiltzen diren hitzak dira. Lanuztea ingelesezko "work stoppage" delakoaren antzekoa da. Dena den, huelga e(u)spañola da. Hitz hori baztertzea, euskara zainduan behintzat, komeni da. Eta jarraitzen dot pentsatzen greba bezain batua dala Goienkariarako huelga. Tokiko euskara batua defenditzen dogu guk eta hortxe sartuko neuke huelgaren kasua be. Klaro, Baionakuek irakurriko balebe idatziko nuke greba... Eta zuek? zein iritzi? Eskerrik asko. Iban El 2008, feb 18 , a las 13:58, Amatiño escribió: > Ia, batetik, "huelga" ondo daok, primeran daok eta Debagoienako > jendiak, > zeozer egittekotan, huelgia egin juan, ez grebia. Kazetaritza, > bertsolaritza > moduan, ez dok gramatikari eta irakaslieri errezoia emoteko, lelenguan > aitzeko baino. > > Horrez gainera, berbok euren balore semantikua jakek, nahiz-ta bardin > esangura izan. Subirotasuna/burujabetza, asanblada/biltzarra, greba/ > huelga > etab. etab. > > Nere ustez, egun horretan, lanik ez egittiaren alde gehixago > ahalegindu > zittuan subirotasuna-asanblada-greba taldekuok, > burujabetza-biltzarra-huelgakoak baino. Orduan, behin > gertatuezkero, eta > arrakastaz gaiñera --ondo ulertu bajuat--, "huelga" berbiak > "unibersaldu" > egitten jok "grebian" arrakastia. > > Baina, tira, hik galdetu, nik erantzun, iñori ardura ez jakozen > ñabardurak... > > Amatiño > > > > > -----Mensaje original----- > De: [EMAIL PROTECTED] > [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Iban Arantzabal > Enviado el: lunes, 18 de febrero de 2008 13:07 > Para: Eibartarrak zerrenda > Asunto: Re: [eibar] huelga eta greba > > > El 2008, feb 18 , a las 12:36, Amatiño escribió: > >> Gehiago esango deuat, "grebak" bajaukak "huelgak" ez daukan >> konnotazio >> semantikoa. "Huelga" naturalagoa dok, "garbiagoa", karga ideologiko >> gutxiago, ondorioz, "sinesgarrixagoa". > > > Amatiño, ez juat aitzen "karga ideologiko gutxiago" daukala. > Zergaittik diñok hori? > > Hara, nik huelga erabiltzia defenditzen juat. Gertukuago dok > neretzako, gure > ibarrian hobeto ulertzen dalakuan najaok, baiña kazetari dezenteri > galdetu > eta esaten juek greba euskeraz dala eta huelga ez. Eta klaro, nundik > datorren-eta azaltzia alperrik... > > Goguan jaukat magisteritza egin nebanian arbelian bozketaren > emaitzak jarri > nittuala behin: > huelga bai XX > huelga ez XX > zuri XX > abstentzioa XX > > Eta ia zelan idatzi neiken huelga eta ez greba eta holakuak entzun > bihar > izan nittuan. Klaro, ordutik amorru berezixakin idazten juat huelga > eta ez > greba. > > Hiztegi batuan huelgarik ez... > > Iban > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Eibartarrak- > [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Eibartarrak- > [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
