Foballaz berba egittean neuk semia ez nebala foball zelai batera eruango
esaten dot. Gaur aitixeri pregunta detsat, ia berak iloba eruango ete zeban,
eta berak be ez zebala eruango esan desta. Halaxe da, foballera jutia
arriskutsua da, batek daki zer topau zeinke hor.
Eta zergatik da? justu hamaika hamaiken kontra jokatzen dabelako? justu
hankaz jokatzen dabelako? eskuak ezin diralako erabili? Ez dot uste, arrazoia
masa-jokua izatean datza, partidu handiak hamarna milaka jendia elkartzen
dabelako, eta halako multzotan jendian portaera kontrolaezina da. Hori, eta
inguruan mugitzen dan dirutza.
Arriskuak mugatzeko neurri bat foball zelaien kabida mugatzea izan zeikean:
foball zelaietan, esate baterako, ezin 3.000 pertsona baino gehixago sartu, eta
gainera joko zelaitik ikusleen jezarlekuetaraino 10 metrotako tartia egotea.
Horrelaxe seguru nago jendia askoz lasaixago egongo zala. Kirolantzako,
kirolantzako, dudarik ez, hori ona izango litzateke, besteak beste ekipoak
askoz parekatuagoak izango liratekeelako. Baina txarra izango litzateke
negoziontzako. Horrelaxe ezin kapital metaketarik egin, dirua askoz baino askoz
gehixago banatuko zalako. Eta hori sakratua da. Hori sekulan ez dabe egingo.
Horregatik beti papeladak egitten ibiliko dira.
Horrez gain, badago foballa baino politikoki kontrolatuago dagoen kirolik?
Jesus, estatuek erabateko kontrola dake konpetiziño hórretan. Ligak estatalak,
kopa konpetiziñoak berdin, selekziñuak dudarik ez, kategoria guztien -2.a, 3.a,
gaztiak, neskak...- kontrol zorrotza... Mesedez!
Abertzalen partetik kontraesanak be agertzen dira: euskal seleziñua bai
eskatzen da, baina euskal ligarik ez ¿¿?? Ze interes daka Espainiako ligan
15garren, 10garren edo 5garren gelditzea? eta Europara jun ezkero "Espainiako
talde" moduan juteko??
Gaur egun komunikabidetan zezenketaz jarduten bada zezenzaliak eta
zezenketen kontrakuak agertzen dira. Erlijioaz badihardute fededunak eta
fedebakuak agertu ohi dira. Baina foball kontuetan ez ei dira foball
kontrakuak, danak dira zaliak, ekipo batekuak edo bestekuak baina danak
fuboleroak. Halaxe omen.
Baina hemen nago ni, Mesias berria, foballa kakatara bota behar dala
esatera datorrena.
it_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.