> eta berak be ez zebala eruango esan desta. Halaxe da, foballera jutia > arriskutsua da, batek daki zer topau zeinke hor.
Sekula ez ninduen foball partida bat ikustera eruan. Joan egiten ginen. Gaztetan txantxa zelaira ( http://es.geocities.com/yrd_101/txantxa2.jpg 9 ) edo eskolara (http://es.geocities.com/mandiolalaguntaldea/Juanjo2.jpg), gero Ipurua bezalako foball zelaietara eta gero, gutxitan, Sanmames edo Atotxara. Kotxea ez genuelako, nagusitan, 14-15 urte edo, eskatzen genion noiz edo noiz gurasoei Eibar ikustera eramatea Tolosara edo Getxora. Gauzak aldatu egin dira, baina semia foballa ikustera eramatea nahi baduzu, asteburuero 230 foball partidu federatuak dituzu Gipuzkoan. Eta 500 inguru Bizkaian. Horretaz gain eskoletakoak, afizionatuak edo futbito partidak dituzu, masifikaziorik gabe nahi beste aukera foballa lasai ikusteko. Baina noski beste kirol eta joko asko daude. eneko > > Eta zergatik da? justu hamaika hamaiken kontra jokatzen dabelako? justu > hankaz jokatzen dabelako? eskuak ezin diralako erabili? Ez dot uste, > arrazoia masa-jokua izatean datza, partidu handiak hamarna milaka jendia > elkartzen dabelako, eta halako multzotan jendian portaera kontrolaezina da. > Hori, eta inguruan mugitzen dan dirutza. > > Arriskuak mugatzeko neurri bat foball zelaien kabida mugatzea izan > zeikean: foball zelaietan, esate baterako, ezin 3.000 pertsona baino > gehixago sartu, eta gainera joko zelaitik ikusleen jezarlekuetaraino 10 > metrotako tartia egotea. Horrelaxe seguru nago jendia askoz lasaixago egongo > zala. Kirolantzako, kirolantzako, dudarik ez, hori ona izango litzateke, > besteak beste ekipoak askoz parekatuagoak izango liratekeelako. Baina txarra > izango litzateke negoziontzako. Horrelaxe ezin kapital metaketarik egin, > dirua askoz baino askoz gehixago banatuko zalako. Eta hori sakratua da. Hori > sekulan ez dabe egingo. Horregatik beti papeladak egitten ibiliko dira. > > Horrez gain, badago foballa baino politikoki kontrolatuago dagoen > kirolik? Jesus, estatuek erabateko kontrola dake konpetiziño hórretan. Ligak > estatalak, kopa konpetiziñoak berdin, selekziñuak dudarik ez, kategoria > guztien -2.a, 3.a, gaztiak, neskak...- kontrol zorrotza... Mesedez! > > Abertzalen partetik kontraesanak be agertzen dira: euskal seleziñua bai > eskatzen da, baina euskal ligarik ez ¿¿?? Ze interes daka Espainiako ligan > 15garren, 10garren edo 5garren gelditzea? eta Europara jun ezkero > "Espainiako talde" moduan juteko?? > > Gaur egun komunikabidetan zezenketaz jarduten bada zezenzaliak eta > zezenketen kontrakuak agertzen dira. Erlijioaz badihardute fededunak eta > fedebakuak agertu ohi dira. Baina foball kontuetan ez ei dira foball > kontrakuak, danak dira zaliak, ekipo batekuak edo bestekuak baina danak > fuboleroak. Halaxe omen. > > Baina hemen nago ni, Mesias berria, foballa kakatara bota behar dala > esatera datorrena. > it _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
