Arriskuak mugatzeko neurri bat foball zelaien kabida mugatzea izan
zeikean: foball zelaietan, esate baterako, ezin 3.000 pertsona baino gehixago
sartu,
Josuk:
>Hori bai txorakeria. Industria batetaz ari gara hitz egiten, Trebi. Kirola
nahi badozu, jolastu futbolean lagunekin. Konpetizioa industria bat da eta ez
dot ikusten beste modu batean ulertzerik.
-- Ba bai, horrelaxe da. Baina orduan ideiak garbi izan daiguzan. Eta
autoaren industriaren izenean onartzen badogu kotxeak 150-180tara joan ahal
izatia eta Aste Santu batean estaduan 50-100 pertsona hiltzea (horrelaxe,
trankil-trankil), ba orduan, foballean, garbi esan daigun onartzen dogula
aldiro zauritu edo hildakoren bat egotia. Industriaren izenian.
Josuk:
>Baina Ipuruan kostauko zaizu atezainari botelazo bat ematen ikustea.
Urte askotan ez nok jun, Josu, baina umetan edo gaztetan, gutxitan bada be,
jun izan nok/eruan egin najuek, eta orduantxe bazittuan alproja batzuk
ikaragarrixak, famosuak, ezaunak gainera, partidu osua arbitroaren atzetik, eta
jendiantzako gauza ziharo normala zuan, onartua. Pentsatzen juat honezkero
hórrek kenduta (botata) egongo dirala, klubari itzelezko galera ekar
leikixelako, baina hor ibili dittuk. Eta Eibarren halakorik ez badok gertatu bi
arrazoirengattik izan dok: a) TXIRIPAZ, eta b) JAINKUAK GURA IZAN EZ DABELAKO.
it
----- Original Message -----
From: Josu Mendicute
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Monday, March 24, 2008 11:54 AM
Subject: Re: [eibar] Foballa
Foballaz berba egittean neuk semia ez nebala foball zelai batera
eruango esaten dot. Gaur aitixeri pregunta detsat, ia berak iloba eruango ete
zeban, eta berak be ez zebala eruango esan desta.
Nik ez neuke insistiduko eruateko. Baiña nere semiak nahiko baleu... bai,
eramango neuke.
Halaxe da, foballera jutia arriskutsua da, batek daki zer topau zeinke hor.
Eibar B - Arenas de Getxo ere foballa da, txo. Edo Eibar-Granada74, eta nik
ez dot arrisku haundirik ikusten hor.
Eta zergatik da? justu hamaika hamaiken kontra jokatzen dabelako? justu
hankaz jokatzen dabelako? eskuak ezin diralako erabili? Ez dot uste, arrazoia
masa-jokua izatean datza, partidu handiak hamarna milaka jendia elkartzen
dabelako, eta halako multzotan jendian portaera kontrolaezina da. Hori, eta
inguruan mugitzen dan dirutza.
Bapo.
Arriskuak mugatzeko neurri bat foball zelaien kabida mugatzea izan
zeikean: foball zelaietan, esate baterako, ezin 3.000 pertsona baino gehixago
sartu,
Hori bai txorakeria. Industria batetaz ari gara hitz egiten, Trebi. Kirola
nahi badozu, jolastu futbolean lagunekin. Konpetizioa industria bat da eta ez
dot ikusten beste modu batean ulertzerik.
eta gainera joko zelaitik ikusleen jezarlekuetaraino 10 metrotako tartia
egotea.
Hori beste kontu bat da. Baina Ipuruan kostauko zaizu atezainari botelazo bat
ematen ikustea.
Horrelaxe seguru nago jendia askoz lasaixago egongo zala.
Ez dot ikusten 10 metroak eta lasaittasunan arteko erlaziñua.
Kirolantzako, kirolantzako, dudarik ez, hori ona izango litzateke, besteak
beste ekipoak askoz parekatuagoak izango liratekeelako. Baina txarra izango
litzateke negoziontzako. Horrelaxe ezin kapital metaketarik egin, dirua askoz
baino askoz gehixago banatuko zalako. Eta hori sakratua da. Hori sekulan ez
dabe egingo. Horregatik beti papeladak egitten ibiliko dira.
Industria moduan ez bada, ez dago konpetiziñua ulertzeko modurik.
Horrez gain, badago foballa baino politikoki kontrolatuago dagoen
kirolik? Jesus, estatuek erabateko kontrola dake konpetiziño hórretan. Ligak
estatalak, kopa konpetiziñoak berdin, selekziñuak dudarik ez, kategoria guztien
-2.a, 3.a, gaztiak, neskak...- kontrol zorrotza... Mesedez!
Hooligan politikuak sortzern dira foballaren inguruan. Hauteskunde gauan
ikusi zenduan Rajoy-ren jarraitzailliek zer abesten zeben? "A por ellos, oé".
Abertzalen partetik kontraesanak be agertzen dira: euskal seleziñua bai
eskatzen da, baina euskal ligarik ez ¿¿?? Ze interes daka Espainiako ligan
15garren, 10garren edo 5garren gelditzea? eta Europara jun ezkero "Espainiako
talde" moduan juteko??
Gaur egun komunikabidetan zezenketaz jarduten bada zezenzaliak eta
zezenketen kontrakuak agertzen dira. Erlijioaz badihardute fededunak eta
fedebakuak agertu ohi dira. Baina foball kontuetan ez ei dira foball
kontrakuak, danak dira zaliak, ekipo batekuak edo bestekuak baina danak
fuboleroak. Halaxe omen.
Industria. Fooballaren kontrako bat jartziak, zenbat kontrako hurbildu eta
zenbat aldeko aldenduko lituzke?
Baina hemen nago ni, Mesias berria, foballa kakatara bota behar dala
esatera datorrena.
Animo. Merkatu trinko bat desegin nahi dozu. Eta kontsumitzaile fanatikuak
dittu...
j.
it
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.