>      Foballaz berba egittean neuk semia ez nebala foball zelai batera
> eruango esaten dot. Gaur aitixeri pregunta detsat, ia berak iloba eruango
> ete zeban, eta berak be ez zebala eruango esan desta.
>

Nik ez neuke insistiduko eruateko. Baiña nere semiak nahiko baleu... bai,
eramango neuke.


Halaxe da, foballera jutia arriskutsua da, batek daki zer topau zeinke hor.
>

Eibar B - Arenas de Getxo ere foballa da, txo. Edo Eibar-Granada74, eta nik
ez dot arrisku haundirik ikusten hor.


    Eta zergatik da? justu hamaika hamaiken kontra jokatzen dabelako? justu
> hankaz jokatzen dabelako? eskuak ezin diralako erabili? Ez dot uste,
> arrazoia masa-jokua izatean datza, partidu handiak hamarna milaka jendia
> elkartzen dabelako, eta halako multzotan jendian portaera kontrolaezina da.
> Hori, eta inguruan mugitzen dan dirutza.
>

Bapo.


    Arriskuak mugatzeko neurri bat foball zelaien kabida mugatzea izan
> zeikean: foball zelaietan, esate baterako, ezin 3.000 pertsona baino
> gehixago sartu,
>

Hori bai txorakeria. Industria batetaz ari gara hitz egiten, Trebi. Kirola
nahi badozu, jolastu futbolean lagunekin. Konpetizioa industria bat da eta
ez dot ikusten beste modu batean ulertzerik.


eta gainera joko zelaitik ikusleen jezarlekuetaraino 10 metrotako tartia
> egotea.
>

Hori beste kontu bat da. Baina Ipuruan kostauko zaizu atezainari botelazo
bat ematen ikustea.


Horrelaxe seguru nago jendia askoz lasaixago egongo zala.
>

Ez dot ikusten 10 metroak eta lasaittasunan arteko erlaziñua.


Kirolantzako, kirolantzako, dudarik ez, hori ona izango litzateke, besteak
> beste ekipoak askoz parekatuagoak izango liratekeelako. Baina txarra izango
> litzateke negoziontzako. Horrelaxe ezin kapital metaketarik egin, dirua
> askoz baino askoz gehixago banatuko zalako. Eta hori sakratua da. Hori
> sekulan ez dabe egingo. Horregatik beti papeladak egitten ibiliko dira.
>

Industria moduan ez bada, ez dago konpetiziñua ulertzeko modurik.


    Horrez gain, badago foballa baino politikoki kontrolatuago dagoen
> kirolik? Jesus, estatuek erabateko kontrola dake konpetiziño hórretan. Ligak
> estatalak, kopa konpetiziñoak berdin, selekziñuak dudarik ez, kategoria
> guztien -2.a, 3.a, gaztiak, neskak...- kontrol zorrotza... Mesedez!
>

Hooligan politikuak sortzern dira  foballaren inguruan. Hauteskunde gauan
ikusi zenduan Rajoy-ren jarraitzailliek zer abesten zeben? "A por ellos,
oé".


    Abertzalen partetik kontraesanak be agertzen dira: euskal seleziñua bai
> eskatzen da, baina euskal ligarik ez ¿¿?? Ze interes daka Espainiako ligan
> 15garren, 10garren edo 5garren gelditzea? eta Europara jun ezkero
> "Espainiako talde" moduan juteko??
>
>     Gaur egun komunikabidetan zezenketaz jarduten bada zezenzaliak eta
> zezenketen kontrakuak agertzen dira. Erlijioaz badihardute fededunak eta
> fedebakuak agertu ohi dira. Baina foball kontuetan ez ei dira foball
> kontrakuak, danak dira zaliak, ekipo batekuak edo bestekuak baina danak
> fuboleroak. Halaxe omen.
>

Industria. Fooballaren kontrako bat jartziak, zenbat kontrako hurbildu eta
zenbat aldeko aldenduko lituzke?


    Baina hemen nago ni, Mesias berria, foballa kakatara bota behar dala
> esatera datorrena.
>

Animo. Merkatu trinko bat desegin nahi dozu. Eta kontsumitzaile fanatikuak
dittu...
j.


            it
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to