Ni Facebook-en banago baina momentuz ikusi dudana ez zait gustatzen. Ez zait batere gustatzen esparru pribatua eta publikoa nola kudeatzen dituen. Hasteko "dena da pribatiboa", hau da, bakarrik facebook-eko erabiltzaileei eta horien artean lagun bezala markatuta dituzunei dago irekita. Blogek, flickr-ek, youtubek eta abar duten balio handienetako bat urratzen da modu horretan, ezezagunen ekoizpen komunikatiboa jaso ahal izatea, irekia eta unibertsala. Technoratin edo google-en sartu eta edozein ezezagunek edozer gairi buruz duen informazio eta iritzia eskuratu dezakezu. Facebook-en horrek ez du horrela funtzionatzen eta informazioa pribatutasun absurdo batean bahituta geratzen da.
Eta bestetik, pribatutasun horren kudeaketa erabat indiskretoa da. Komunikazioa gauzatu ahal izateko ezinbesteko duzu zure lagun taldea zabaltzea eta hori egin ahala zure erabaki eta mugimenduak bihurtuko dira "informazio". Egiten dituzun lagunak, baztertzen dituzunak, babesten dituzuk kausak, ukatzen dituzunak,... Laguntaldea artifizialki puzten da eta ondoren oso konfidantzazkoa ez duzun lagun talde horren aurrean zure erabaki guztiak nabarmen geratzen dira. Batek kausa batera gonbidatzen zaitu baina zure erantzuna ez da pribatua, onartu, baztertu ala linboan utzi, "denek" dakite zer egin duzun. Facebook-en arrakastaren arrazoietako bat, erabilterraza izateaz gain, funtzionamendu oso inbasiboa duela da nire ustez. Etengabe iristen zaizkizu mezuak eta behartzen zaitu bertan sartzera. Hori dena kudeatu daiteke, baina defektuzko balioak oso inbasiboak iruditzen zaizkit, eta ulertzen dut hori duela arrakastarako gakoetako bat. En resumidas cuentas, niri orain arteko ez zaidala gustatu. oier.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
