On Wed, Jan 21, 2009 at 8:34 AM, Luistxo Fernandez <[email protected]> wrote:
> 10 urte barru, aurkeztuko zarete Campo y Ochandianon, edo LKSn... > Eta ikusiko dituzte zuen argazkiak eta gauzatxoak Fotolog eta abarretan, je > je je > > 2030. urteko lehendakarixa be Tuentin dago. Argi ta garbi. Etorkizuna nik ez dot oso argi ikusten. Une batez pentsatzen dot, nere semealabekin egongo nai sare sozial berian? Zuek, ni... mundu digitalian murgilduta gauz, baina epe luze batera ez dot argi ikusten gure datuak, gure mugimenduak, argazkixak... nun gerauko dian. Nere seme-alaba batek 2008ko bere aitan sanandresetako argazkixak ikusiko ditxu? Tuenti eta facebook-en lagunez aparte "familiarteko" edo "seme-alaba" erlazio bat jarriko da? Galdera hauek informatika eta web 2.0az at dauz, agian web 3.0 edo 4.0an, edo filosofia kontenporaneo-digitalan esparruan barruan. Markosek bere kasua azaldu desku, eta nik uste situaziño horretako aintzindarixetako bat dala (euskal herrixan, estatu batuetan halako kasu mordo bat eongo dia), eta sistemek edo igual guk geuk eraldaketa bat bihar dogula pentsatzen dot. Kasu hauetako etorkizuna zaila da aurreikusteko, alde batetik sozialki eraldatzen garalako, eta bestalde teknologixak be eraldauko dialako. Norbaitx ausartuko da iragarpenik eitxen? (ta bide batez nere kezkak kentzen) _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
