2009/1/20 markos zapiain <[email protected]>

> Hemen Bermeon 17 urtetik beherako ia ikasle guztiak dabiltza Tuentin.
> Unibertsitatean dabiltzanen artean 20 urte da muga. Hortik gora, apenas.


Ezagutzen ditudan zure ikasle ohiek Tuenti darabilte. 22 urterekin ere,
Tuentin ez aritzea telefono mugikorra ez izatea modukoa da. Nire kintakook
(87koa naiz) komentatzen genuen, duela hilabete batzuk "orain 15 urtekoek
ere darabilte tuenti". Ba, gaur bi hilabete, 1996an jaiotako nire anaia
tuenti erabiltzaile egin zen.

21 urte dituzten nire lagunak, tuentin, 20 urte dituztenen bikoitza dira.
18 edo 19 urte dituztenak, 22 dituztenen pareko dabiltza.
23 urtetik aurrera (barne) dator jeitsialdia.

Uste dut ikasle garaiak markatzen duela Tuenti. DBH hasieratik
unibertsitatean bukatu arte. Gero, lan merkatuan harremanak dituztenek,
Facebook darabilte. Ikasle-langile saltoan ikusten dut Tuenti-Facebook
saltoa. Erdibidean gabiltzanak bi sareetan gaude :-)
josu.






>
>
> Apur bat lotsatuta aitortzen dut: ni ere banabil. Aringarri: ikasle batek
> agregatu ninduen, iaz.
>
> Oker ez banago, Argazkiak.org-ek eta Tuentik antzeko zerbitzuak eskaintzen
> dituzte. Gazte euskaldunek zergatik hobesten dute Tuenti? "Argazkiak" horri
> guraso-usaina dariolako. Era berean, orain dela hogeita hamar urte,
> euskaldunak ez zuen pornoa auzo euskaldunetan erosten. Halaber, frakdun
> kobratzailearen enpresak frakdun kobratzaileari zordunari euskaraz
> mintzatzea debekatzen dio, zorduna ere euskalduna izan arren, euskara
> erabiltzeak exijentzia inpertsonalen kontrakoa den senide-giro
> konfiantzazkoa sortzen omen baitu.
>
> Alaba batek, Leirek, 14 urte, eskatu zidan nik bera agregatzea, eta horrela
> gero berak ni blokeatu egin ninduen, desagerrarazi, hil. Ezin bere berri
> Tuentiren bidez jakin.
>
> Kezkagarriagoa zait beste alaba, Amaia, 16 urte. Ez nau blokeatu. Bost
> axola zaio nik zertan dabilen ikustea. Eta makillaje horiek, pose horiek,
> trago horiek, zapatu gauetako begirada zoro hori..., baina zelan da posible
> bere aita blokeatzeko ardura eta lan txiki hori ere bere gain hartu nahi ez
> izatea?
>
> ----- Original Message ----- From: "Mikel Iturria" <[email protected]>
> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
> Sent: Tuesday, January 20, 2009 6:33 PM
> Subject: Re: [eibar] blogak demodé ei dagoz
>
>
>
> Ohar txiki bat:
>
> Facebook-en indarra ikusteko. Atzo "¿Quién te
> eliminó de su Facebook.." taldeak 316.000 kide
> zituen. Une honean, 403.000 kidetik gora.
>
> Iturri
>
> At 18:26 20/01/2009, you wrote:
>
>> Kaixo:
>>
>> Bai, kontuz ibili behar zara nor gehitzen duzun facebook-en.
>>
>> Adibidez, lagun batek enpresa handi batean egiten du lan. Bera ez dabil
>> facebook-en (ez zaio batere gustatzen), baina enpresako zuzendari nagusi
>> izandakoak profila atera omen zuen eta enpresako batzuei eskatu omen zien ea
>> lagun izan nahi ote zuten. Gazte batzuk, kikilduta-edo, ez ziren atrebittu
>> ezetz esatera.
>>
>> Zer gertatzen da? Ba zure jefea zure lagunen sarean sartzen baduzu zer
>> nolako parrandak botatzen dittuzun ikusten dituela, adibidez.
>>
>> Oraingoz zuk lagun bat kentzen baduzu zure zerrendatik, bera ez da
>> enteratzen eta harreman eskasa izan baduzue, ez da ezer pasatzen, ahaztuko
>> da zutaz eta hor konpon. Dena dela, atzo ikusi nuen Facebook-en badagoela "
>>
>> ¿Quién te eliminó de su Facebook? ENTRA Y DESCÚBRELOS!" izeneko taldea
>>
>> . 400.000 kidetik gora ditu une honetan.
>>
>> Ez gaude sano, kopon!
>>
>> iturri
>>
>>
>>
>> At 18:12 20/01/2009, you wrote:
>>
>>> Aupa, Iturri!
>>> Izan leike Facebookeko lagunak ixa danak blogarixak zariela, eta
>>> interesgarrixagua egitten jatala zeuen bloga, facebookeko jarduna baiño.
>>> Aspaldiko lagunak topatzeko? Nik neriak ondo lokalizauta dakadaz, eta
>>> bata bera be ez dago bertan! Nere edadeko neskarik ez dago apenas barren!
>>> lankide gazte bat lagun gehittu neban, eta nere lagunen perfilla ikusitta
>>> (umien erretratuak, artikuluak, kausak.....) esan zestan hori zaharren
>>> kontua zala, serixuegixak giñala eta facebook beste gauza baterako zala.
>>> Eurendako zaharrak gara, ikusi besterik ez dau beran orrixan lagatako
>>> kometarixuak!
>>> Niki nahixago zuen blogak
>>> leire
>>>
>>>
>>> 2009/1/20 Mikel Iturria <<mailto:[email protected]>[email protected]>
>>> Kaixo Leire:
>>>
>>> Lasai, gu blogarekin jubilatuko gara-eta. Hau da, jubilatu eta hementxe
>>> ibiliko gara blogeatzen.  Baina blogetan ez dabilen jendea gustura ei dabil
>>> Facebook-en eta Tuentin. La Coctelerako arduradunetako batek, Furilo jaunak,
>>> antzeko zerbait dio hemen
>>>
>>> <
>>> http://www.error500.net/articulo/entrevista-a-alvaro-ortiz-furilo-la-coctelera
>>> >
>>> http://www.error500.net/articulo/entrevista-a-alvaro-ortiz-furilo-la-coctelera
>>>
>>> Dirudienez, blogei erreparatu ez dietenak jo eta fuego dabiltza facebook
>>> bezalako sare sozialetan. Niri ez zait gehiegi gustatzen Facebook, baina
>>> banabil bertan. Askoz ere gusturago nago twitter-en mikroblogintzan.
>>>
>>> Agur.
>>>
>>> Iturri
>>>
>>>
>>>
>>> At 17:35 20/01/2009, you wrote:
>>> Blogak demodé ei dagoz. irakorri dozue <<
>>> http://www.argia.com/argia-astekaria/2168/blogen-gainbehera/osoa>
>>> http://www.argia.com/argia-astekaria/2168/blogen-gainbehera/osoa>artikulo
>>> hau?
>>>
>>> Ez da bloga dakadalako, baiña kriston txorradia begittantzen jata.
>>> Blogari profesionalez-eta dihardu, blog personalak kaput dagoz.
>>> Justo, neri alrebes pasatzen jata, gehixago interesatzen jataz perosnal
>>> hórrek, profesionalak baiño.
>>> Ondiokan Facebook eta twitterreri ez detset gustua topau.
>>> Zergaittik kendu nahi gaittue erdittik, e?
>>> Interesen bat ete dago?
>>> leire, konspiranoika
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: <mailto:
>>> [email protected]>[email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: <mailto:
>>> [email protected]>[email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to