At 15:42 2009/01/22, you wrote:

>Ezagutzen ditudan zure ikasle ohiek Tuenti darabilte. 22 urterekin ere, 
>Tuentin ez aritzea telefono mugikorra ez izatea modukoa da. Nire kintakook 
>(87koa naiz) komentatzen genuen, duela hilabete batzuk "orain 15 urtekoek ere 
>darabilte tuenti". Ba, gaur bi hilabete, 1996an jaiotako nire anaia tuenti 
>erabiltzaile egin zen.
>
>21 urte dituzten nire lagunak, tuentin, 20 urte dituztenen bikoitza dira.
>18 edo 19 urte dituztenak, 22 dituztenen pareko dabiltza.
>23 urtetik aurrera (barne) dator jeitsialdia.
>
>Uste dut ikasle garaiak markatzen duela Tuenti. DBH hasieratik unibertsitatean 
>bukatu arte. Gero, lan merkatuan harremanak dituztenek, Facebook darabilte. 
>Ikasle-langile saltoan ikusten dut Tuenti-Facebook saltoa. Erdibidean 
>gabiltzanak bi sareetan gaude :-)
>josu.

Bai, momentuko argazkia hau da. Baina teorikoa besterik ez. Ez dago 25 
urtekorik Facebook-en, 20 urte zituenean Tuentin zegoenik: orduan ez Facebook, 
ez Tuenti. 

Estatistika hauei jarraiki, 10 urte barru, Mendikute-txiki pasatzekotan egongo 
ei da Tuentitik Facebookera... Predikzio absurdoa da, noski: ezin da asmatu zer 
izango dan orduan Interneteko komunikazioa.

Luistxo  

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to