Aupa batzorde aholkulari linguistikoko lagunok,
Facebook-en egoera "Estudiatzen" jarri dut eta iritsi zait lagun listo bat
esaten ia nik euskara badakidan, ikasi esaten dela. Nik, baina, ikasi
erabiltzen dut gaztelerako "aprender" esateko. Egunero ikasten ditut gauzak,
askotan esfortzu haundirik egin gabe ere.

Estudiatu, baina, azterketa bezperetan baino ez dut egiten: ikasketa
"boluntario" bat liburuen gainean (edo liburuak gainean) egiten dudana.
Estudiatu aditza erabiltzea gustatzen zait, eta oker baldin balego, jakin
nahi nuke, nahiz eta seguraski erabiltzen jarraituko dudan.

Nola esan gaztelerako "estudiar" euskaraz? Niretzako "ikasi" zeozer
zabalagoa, irekiagoa da.
josu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to