Ikasi estudixau baiño zabalagua da, ez dago dudarik. Baiña "estudiar"
"ikasi" be esango neuke.
"Ikasten" jartzen badozu, jentiak "estudiando" aittuko dau.
Estudiatzen jarri nahi badozu be...
Hori bai, neretako estudixatzen da enpollatzen; hau da, liburu aurrian
esamiñian bezperan.
Zuk gura dozuna
leire, estudiante ez, baiña tunante bai

2009/2/3 Serafin Basauri <[email protected]>

> Josu Mendicute(e)k dio:
>
>  Aupa batzorde aholkulari linguistikoko lagunok,
>> Facebook-en egoera "Estudiatzen" jarri dut eta iritsi zait lagun listo bat
>> esaten ia nik euskara badakidan, ikasi esaten dela. Nik, baina, ikasi
>> erabiltzen dut gaztelerako "aprender" esateko. Egunero ikasten ditut gauzak,
>> askotan esfortzu haundirik egin gabe ere.
>>
>> Estudiatu, baina, azterketa bezperetan baino ez dut egiten: ikasketa
>> "boluntario" bat liburuen gainean (edo liburuak gainean) egiten dudana.
>> Estudiatu aditza erabiltzea gustatzen zait, eta oker baldin balego, jakin
>> nahi nuke, nahiz eta seguraski erabiltzen jarraituko dudan.
>>
>> Nola esan gaztelerako "estudiar" euskaraz? Niretzako "ikasi" zeozer
>> zabalagoa, irekiagoa da.
>> josu.
>>
>>  Hiztegi Batuan:
>
>> *estudiatu*, estudia, estudiatzen. /du/ ad.
>>
> Serafin.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to