Josu Mendicute(e)k dio:
Aupa batzorde aholkulari linguistikoko lagunok,
Facebook-en egoera "Estudiatzen" jarri dut eta iritsi zait lagun listo
bat esaten ia nik euskara badakidan, ikasi esaten dela. Nik, baina,
ikasi erabiltzen dut gaztelerako "aprender" esateko. Egunero ikasten
ditut gauzak, askotan esfortzu haundirik egin gabe ere.
Estudiatu, baina, azterketa bezperetan baino ez dut egiten: ikasketa
"boluntario" bat liburuen gainean (edo liburuak gainean) egiten
dudana. Estudiatu aditza erabiltzea gustatzen zait, eta oker baldin
balego, jakin nahi nuke, nahiz eta seguraski erabiltzen jarraituko dudan.
Nola esan gaztelerako "estudiar" euskaraz? Niretzako "ikasi" zeozer
zabalagoa, irekiagoa da.
josu.
Hiztegi Batuan:
*estudiatu*, estudia, estudiatzen. /du/ ad.
Serafin.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.