Niretzat:
            Irakatxi – ikasi, (dena)
Estudiar (Analizar) proyecto:  PROIEKTOA BEGIRATU, GAINBEGIRATU
Estudiar situación :_ Egoera aztertu, ikuskatu
Hitz horren bueltan bururatu zaizkidanak
 
 
Aupa batzorde aholkulari linguistikoko lagunok,
Facebook-en egoera "Estudiatzen" jarri dut eta iritsi zait lagun listo
bat esaten ia nik euskara badakidan, ikasi esaten dela. Nik, baina,
ikasi erabiltzen dut gaztelerako "aprender" esateko. Egunero ikasten
ditut gauzak, askotan esfortzu haundirik egin gabe ere.

Estudiatu, baina, azterketa bezperetan baino ez dut egiten: ikasketa
"boluntario" bat liburuen gainean (edo liburuak gainean) egiten dudana.
Estudiatu aditza erabiltzea gustatzen zait, eta oker baldin balego,
jakin nahi nuke, nahiz eta seguraski erabiltzen jarraituko dudan.

Nola esan gaztelerako "estudiar" euskaraz? Niretzako "ikasi" zeozer
zabalagoa, irekiagoa da.
josu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to