Aupa Serafin, galderak zuretako diran arren zerrendara botatzen dot mezua, ia bestiok be zeozer komentau gura daben.

Zure mezu baten irakorri neban lehelengotz "beruana kendu" espresiñua, ordurarte ezezaguna neretako. Espresiño horren esanguria aitzen dotela uste dot (autu bati garrantzixa kendu, edo hobeto esanda, ez oso-osuan siñistu harik eta kontrastau arte) baiña kuriosidadia dakat bere jatorri etimologikuakin. ¿Nundik dator espresiñuori? ¿Tallar munduko ezer ete da, burdin beruan dilataziño-kontrakziño prozesuakin zerikusixa dakana, edo?

Beste galderia: ¿zure umetzaruan zerekin pegatzen ziran kromuak? ¿urun-engruduakin?

Parlamenturako, badakizu.

O.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to