"Beroarena kendu", nire ustez, baserri mundutik dator: fabrika-usainik gabeko baserritarrek barra-barra erabiltzen dute gure inguruan behintzat.

Abere bat hiltzen denean, momentuan, 800 kilo pisa dezake, adibidez. Baina kanalean ireki eta hozten utziz gero, handik ordu batzuetara 700era jaitsi liteke pisu hori.

Horren antzera, ehiztari batek badio: "Ehun uso bota nituen", "Horri beroarena kendu beharko zaiok, ezta?" erantzungo diote aldamenetik; ez zirela hainbeste izango, alegia.

X.

El 18/02/2009, a las 14:51, leire narbaiza arizmendi escribió:

Ez naiz Serafin baiña lehenego galderiari erantsun neikixo. Ez da kontrastatzia, esan ten jako personia exageraua danian, haren esanarui "beruana kendu bihar jakola"; hau da, La Razonek badiño Zapareon kontrako manifestaziñuan millioi bat persona eguala, beruana kendu bihar jako, seguru jente asko jaun zala, baiña ez hainbeste. Uste dot metalgintzatik datorrela. Metalak, normalian beruakin "hazi" egiten dira, baiña hozterakuan bere onera itzuli. Horretara, berotan ezin da neurri doirik egin. Baiña Oier, hau guztiau uste dot "Hiztegi etnografikuan" badaguala.
 Eta kromuak pegau NUN? Koleziñorik egitten zan, ala?
leire

2009/2/18 oier gorosabel larrañaga <[email protected]>
Aupa Serafin, galderak zuretako diran arren zerrendara botatzen dot mezua, ia bestiok be zeozer komentau gura daben.

Zure mezu baten irakorri neban lehelengotz "beruana kendu" espresiñua, ordurarte ezezaguna neretako. Espresiño horren esanguria aitzen dotela uste dot (autu bati garrantzixa kendu, edo hobeto esanda, ez oso-osuan siñistu harik eta kontrastau arte) baiña kuriosidadia dakat bere jatorri etimologikuakin. ¿Nundik dator espresiñuori? ¿Tallar munduko ezer ete da, burdin beruan dilataziño-kontrakziño prozesuakin zerikusixa dakana, edo?

Beste galderia: ¿zure umetzaruan zerekin pegatzen ziran kromuak? ¿urun-engruduakin?

 Parlamenturako, badakizu.

 O.

 _______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
 izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

 Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
<ATT155724.txt>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to