Ez naiz Serafin baiña lehenego galderiari erantsun neikixo. Ez da
kontrastatzia, esan ten jako personia exageraua danian, haren esanarui
"beruana kendu bihar jakola"; hau da, La Razonek badiño Zapareon kontrako
manifestaziñuan millioi bat persona eguala, beruana kendu bihar jako, seguru
jente asko jaun zala, baiña ez hainbeste.
Uste dot metalgintzatik datorrela. Metalak, normalian beruakin "hazi" egiten
dira, baiña hozterakuan bere onera itzuli. Horretara, berotan ezin da neurri
doirik egin. Baiña Oier, hau guztiau uste dot "Hiztegi etnografikuan"
badaguala.
Eta kromuak pegau NUN? Koleziñorik egitten zan, ala?
leire

2009/2/18 oier gorosabel larrañaga <[email protected]>

> Aupa Serafin, galderak zuretako diran arren zerrendara botatzen dot mezua,
> ia bestiok be zeozer komentau gura daben.
>
> Zure mezu baten irakorri neban lehelengotz "beruana kendu" espresiñua,
> ordurarte ezezaguna neretako. Espresiño horren esanguria aitzen dotela uste
> dot (autu bati garrantzixa kendu, edo hobeto esanda, ez oso-osuan siñistu
> harik eta kontrastau arte) baiña kuriosidadia dakat bere jatorri
> etimologikuakin. ¿Nundik dator espresiñuori? ¿Tallar munduko ezer ete da,
> burdin beruan dilataziño-kontrakziño prozesuakin zerikusixa dakana, edo?
>
> Beste galderia: ¿zure umetzaruan zerekin pegatzen ziran kromuak?
> ¿urun-engruduakin?
>
> Parlamenturako, badakizu.
>
> O.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to