oier gorosabel larrañaga(e)k dio:
Zure mezu baten irakorri neban lehelengotz "beruana kendu" espresiñua, ordurarte ezezaguna neretako. Espresiño horren esanguria aitzen dotela uste dot (autu bati garrantzixa kendu, edo hobeto esanda, ez oso-osuan siñistu harik eta kontrastau arte) baiña kuriosidadia dakat bere jatorri etimologikuakin. ¿Nundik dator espresiñuori? ¿Tallar munduko ezer ete da, burdin beruan dilataziño-kontrakziño prozesuakin zerikusixa dakana, edo?
Xabier Mendigurenek errezoia dauka, Basarri mundutik dator. Hamen San Toribiok zer diñuan gure sareko hiztegixan daguan moduan: Beruana kendu. esap. (TE). Restar lo exagerado (fig.); restar las vísceras a la res, para pesarla. / Beruan esaten danari berokerixia kendu. Berez, hiltegixan animalixia hil ondoren pixatzerakuan barruak kentzia esan gura dau. / "Loc. verbal de la terminología de los cortadores. Restarle lo que tiene o pueda tener de exageración una cosa, como el cortador que en tratos con el dueño de la res resta el coeficiente de la res en caliente" (TE, 249). // Harek esaten dabenari, beruana kendu bihar jako beti.
Beste galderia: ¿zure umetzaruan zerekin pegatzen ziran kromuak? ¿urun-engruduakin?
Urun-engruduakin

Serafin



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to