Inoiz aittatu neban Gerra "karlistak" XIX. mendean zerabixen izena "gerra
zibilak" zala. Orduantxe horrelaxe izendatzen ziran.
Oin dala pare bat hile gerra horrek ikertzen zebilen ikerlari-irakasle?
bati kontu horren gainean preguntau netsan, eta esan estan baietz, horrelaxe
zala, nik niñuan moduan jasotzen zala XIX. mendeko bibliografixan.
Pasatako astian ikerlari berakin egin neban topo eta niregana etorri jatan,
topatu zebala noiz eta nola aldatu zetsen izena: izena aldatu egin jaken
36-39ko gerra "zibilaren" ostian. Gerra horren ostian hori zan "LA guerra
civil", ez "la cuarta guerra civil". Aurrekuak espezialistentzako edo izan ezik
ez ziran esistitzen, eta 40-50 urtetan ostera be gai horren gainean idazten
hasi ziranian, izena aldatu eta oin danok darabilgun izen barrixa ipini zetsen.
Ikerlari horrek topatu zeban izenan aldaketia zurituz, azalduz, orduko
historia-idazle batek idatzitakua.
Trebi._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.