Datu zehatzagorik, bibliografia edo? Dena den, baliteke gaur egun "guerra civil española" bezala ezagutzen dena, hau da 1936-39koa, denborarekin "alzamiento militar de 1936", "golpe militar de 1936" edo horrelako batekin izendatu daitekeela. Izan ere, jende askok horrela egiten du ;-)
eneko 2009/2/25 Imanol Trebiño <[email protected]>: > Inoiz aittatu neban Gerra "karlistak" XIX. mendean zerabixen izena > "gerra zibilak" zala. Orduantxe horrelaxe izendatzen ziran. > > Oin dala pare bat hile gerra horrek ikertzen zebilen ikerlari-irakasle? > bati kontu horren gainean preguntau netsan, eta esan estan baietz, horrelaxe > zala, nik niñuan moduan jasotzen zala XIX. mendeko bibliografixan. > > Pasatako astian ikerlari berakin egin neban topo eta niregana etorri > jatan, topatu zebala noiz eta nola aldatu zetsen izena: izena aldatu egin > jaken 36-39ko gerra "zibilaren" ostian. Gerra horren ostian hori zan "LA > guerra civil", ez "la cuarta guerra civil". Aurrekuak espezialistentzako edo > izan ezik ez ziran esistitzen, eta 40-50 urtetan ostera be gai horren > gainean idazten hasi ziranian, izena aldatu eta oin danok darabilgun izen > barrixa ipini zetsen. Ikerlari horrek topatu zeban izenan aldaketia zurituz, > azalduz, orduko historia-idazle batek idatzitakua. > > Trebi. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
