Enekok:
Datu zehatzagorik, bibliografia edo?
-- Ba une honetan ez, baina ikerlari-irakasle? hori ikusten dotenian,
eta interesa duanez, eskatuko jetsat.
it
Dena den, baliteke gaur egun "guerra civil española" bezala ezagutzen
dena, hau da 1936-39koa, denborarekin "alzamiento militar de 1936",
"golpe militar de 1936" edo horrelako batekin izendatu daitekeela.
Izan ere, jende askok horrela egiten du ;-)
eneko
2009/2/25 Imanol Trebiño <[email protected]>:
Inoiz aittatu neban Gerra "karlistak" XIX. mendean zerabixen izena
"gerra zibilak" zala. Orduantxe horrelaxe izendatzen ziran.
Oin dala pare bat hile gerra horrek ikertzen zebilen ikerlari-irakasle?
bati kontu horren gainean preguntau netsan, eta esan estan baietz,
horrelaxe
zala, nik niñuan moduan jasotzen zala XIX. mendeko bibliografixan.
Pasatako astian ikerlari berakin egin neban topo eta niregana etorri
jatan, topatu zebala noiz eta nola aldatu zetsen izena: izena aldatu egin
jaken 36-39ko gerra "zibilaren" ostian. Gerra horren ostian hori zan "LA
guerra civil", ez "la cuarta guerra civil". Aurrekuak espezialistentzako
edo
izan ezik ez ziran esistitzen, eta 40-50 urtetan ostera be gai horren
gainean idazten hasi ziranian, izena aldatu eta oin danok darabilgun izen
barrixa ipini zetsen. Ikerlari horrek topatu zeban izenan aldaketia
zurituz,
azalduz, orduko historia-idazle batek idatzitakua.
Trebi.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.